Northern Exposure

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nothern Explosure
Deskribapena
Denboraldiak6
Atalak110
Produkzioa
Iraupena50 minutu
KateaCBS,TVE eta Série Club

Northern Exposure (Bienvenue en Alaska Frantzian eta Doctor en Alaska Espainian) 90. hamarkadako telesail amerikarra da. 110 kapitulu ditu, 45 bat minutukoak, eta Joshua Brandek et John Falseyek sortu zuten. CBS telebista katean bota zuten 1990eko uztailaren 12a eta 1995eko uztailaren 26a bitartean.

Sinopsia

Joel Fleischmann (Rob Morrow), New York-eko mediku judutarra, ikasketak burutzeko jaso zuen diru laguntzaren ordainean, bost urte eman beharko ditu Alaskan bertako komunitateari zerbitzu ematen. Hasieran, Anchorage-n, Alaskako hiri nagusienean, aritu beharko zela uste bazuen ere, Cicely izeneko herrixka batera bidaliko dute, gogoz kontra.

Pertsonaiak

  • Joel Fleischmann (Rob Morrow): Mediku judutarra eta newyorktarra, Alaskan zerbitzua ematera behartuta dago eta bertan tokiz kanpo aurkituko du bere burua. Neurotikoa eta alderdi errepublikanoko hautesle sutsua, baserri giroan pasa beharko ditu bost urte ikasketak burutzeko jasotako bekaren ordainean.
  • Maggie O'Connel (Janine Turner): Grosse Pointe-n jaioa (Detroit hiriko inguruko hiri aberatsenetakoa), bizitza eroso hura utzi eta Alaskara doa hegazkin pilotu bezala aritzeko. Joel-ekin maitasun-gorroto harreman bat izango du. Beren arteko ezberdintasunak eta bizitzari buruz dituzten ikuspuntu kontrajarriak direla eta, etengabeko gatazkak sortuko dira bien artean.
  • Chris Stevens (John Corbett): KBHR 570 AM irratian esatari bezala dabilen kartzelan ibilitako filosofoa da. Abestien bitartean Cicelyren inguruko berrian ematen ditu eta zenbait hausnarketa filosofiko ere egiten ditu. Zenbaitetan apaizaren papera egin izan du herriko ezkontzetan.

Ikus, gainera

Kanpo loturak