Norvegiako itsaslasterra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Norvegiako itsaslasterra Golkoko itsaslasterraren ipar-ekialdeko luzapena da

Norvegiako itsaslasterra[1] Norvegiako kosta atlantikoarekiko paralelo ipar-ekialderantz higitzen den itsaslaster bat da. 50 m eta 100 m bitarteko sakoneran kokatuta dago.

Ipar Atlantikoko itsaslasterraren aldean, hotzagoa da eta gazitasun txikiagoa du, hura elikatzen duen ur gehiena Baltikoko ur gazikara eta Norvegiako ibai eta fiordoetakoa baita. Hala ere, Ozeano Artikoko ura baino nabarmen epelagoa eta gaziagoa da. Norvegiako itsaslasterreko uraren neguko tenperatura 2 °C eta 5 °C bitartekoa da; Atlantikoko uraren tenperatura, berriz, 6 °C-tik gorakoa da.

Norvegiako itsaslasterrak Eskoziako iparraldean du jatorria; Norvegiako kosta inguratzen du, eta Barents itsasoan amaitzen da.

Konposizioari dagokionez, nagusiki Baltikotik ateratzen den ura da (itsaso horretako uraren % 50, jatorrian, ur geza da); ur hori, Skagerrak itsasartea zeharkatuta, Ipar itsasoan sartzen da, Golkoko itsaslasterraren beso bati lotuta. Gainerakoa Norvegiako ibaietatik eta fiordoetatik itsasoratzen den ura da.

Itsaslasterraren abiadurak gorabehera handiak ditu: 20 cm/s eta 100 cm/s bitarteko abiadurak neurtu dira, baina batez besteko abiadura 30 cm/s da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 67°N 3°E / 67°N 3°E / 67; 3