Noto (Sizilia)

Koordenatuak: 36°53′00″N 15°05′00″E / 36.8833°N 15.0833°E / 36.8833; 15.0833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Noto
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Posta kodea96017
ISTAT kodea089013
HerriburuaNoto
Geografia
Koordenatuak36°53′00″N 15°05′00″E / 36.8833°N 15.0833°E / 36.8833; 15.0833
Map
Azalera554.99 km²
Altuera152 m
MugakideakAvola, Canicattini Bagni, Ispica, Modica, Pachino, Palazzolo Acreide, Rosolini eta Sirakusa
Demografia
Biztanleria24.264 (2023ko urtarrilaren 1a)
236 (2018)
Dentsitatea43,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0931
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakPompei
Katastro kodeaF943
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaSR
comune.noto.sr.it

Noto (latinez: Neetum eta Netum; sizilieraz eta tokiko dialektoan Notu) Italiako udalerria da, Sirakusako probintziakoa (Sizilia), 23.766 biztanle ditu[1] eta inguruko lurraldeari izena ematen dio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notoko panoramika.

Noto Sirakusatik 32 km hegoaldera dago, Iblei mendien oinarrian. Bere golkoak, Avola eta Pakinoren artean, izen bera du. Notoren hedadura, 550 km²koa da, beraz, Siziliako udalerririk handiena eta Italiako laugarrena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grezia Handia

Hiri zaharra, Noto Antica, 8 km. iparralderago dago, Alveria mendian. Sikuloar antzinako hiria Netum zen, erromatarrek Hieron II.ari utzitakoa K.a. 263.eko itunaren ondoren. Zizeronek foederala citilas[2] eta Pliniok Latinae conditionis[3] izenekin aipatzen dute, hurrenez hurren. Legendaren arabera, Dedalok hemen hartu zuen atsedena Joniar itsasoaren gainean hegan egin ostean, baita Herkules ere hemendik ibili zen bere zazpigarren lana egin ondoren.

Erromatar garaian, Notok Verres pretoreari aurre egin zion. Arabiarrek konkistatu zuten K.o. 866ean. Hauek irla hiru barrutitan banatu zuten eta hauetariko bat, Val di Noto izenekoa, Noto hiriburua bilakatu zuten. Beranduago normandiar hiri aberatsa zen.

XVI. eta XVII. mendeetan, hiriak intelektual nabarmen izan zituen, hala nola, Giovanni Aurispa, Andrea Barbazio eta Antonio Corsetto juristak, eta Matteo Carnelivari arkitektoa. Fernando II.ak 1503an civitas ingeniosa izenburua eman zion. Hurrengo mendeetan, hiria hedatu zen Erdi Aroko mugak gaindituz, eraikin berriak, elizak eta komentuak eraikiz. Hauek guztiak suntsituta geratu ziren 1693ko urtarrilaren 11ko lurrikararen ondorioz. Alveria mendiko hiriaren hondamendiak eragina izan zuen ekonomian, gehienbat nekazal produktuetan oinarrituta (ardoa, olioa, zerealak, arroza eta kotoia) baita bere artisautza ospetsuan ere.

Hiria berreraiki zen Asinaro ibaiaren ezkerraldean. Giovanni Battista Landolinak diseinatu zuen lauki-sare itxurarekin. Hiri berria Joniar itsasoaren hurbilago zegoen. Rosario Gagliardi, Francesco Sortino eta beste arkitekto batzuk Noto bilakatu zuten siziliar barrokoko maisulan bat, Cesare Brandik harrizko lorategia deitu zuen. Gaur egun UNESCOk izendatu du Gizateriaren Ondarea beste toki batzuen artean. Eraikin berriak toba bigunarekin eginda dagoenez, eguzkiaren argiarekin eztiaren kolorea hartzen du. Katedralaren zati bat lurrera erori zen 1996an, galera handia siziliar barrokorako.

Hiriak, 1817an, hiriburuko estatusa galdu zuen. Borboien aurka matxinatu zen 1860ko maiatzaren 16an. Zenbait urte geroago, Giuseppe Garibaldiri eta bere espedizioari ateak zabaldu zizkion. Bost hilabete beranduago, plebiszitu batean Noto eta Piamonteren arteko lotura ziurtatu zen.

1844an, Noto apezpiku-egoitza aukeratu zuten, baina 1866an gremio erlijiosoak abolituak izan ziren, hiriko egiturekin eta eraikinekin lotura sakona zutenak.

Noto askatu zen faxismotik 1943ko uztailean. 1946ean egindako erreferendumean Notok monarkiaren alde bozkatu zuen.

Agate Deunaren eliza

Toki interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNESCOk 2002.ean Val di Notoko barroko berantiarraren hiriak Gizateriaren Ondarea aitortu zuen. Noto hauetariko bat da 1024-005 kodeak azaltzen duenez. Hiri honi XVIII. mendeko eraikinek ospea eman diote, askoren ustez, siziliar barrokoaren maisulan garrantzitsuenak.

Jauregiak eta beste eraikin batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ducezio jauregia, gaurko udaletxea. Vicenzo Sinatrak diseinatutakoa. Antonio Mazzako neoklasiko estiloko freskoak ditu.
  • Astuto jauregia
  • Villadorata jauregia, Via Nicolacin 1733.ean P. Labisik eraikitakoa.

Eraikin erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Nicolo di Mira katedrala (1776an bukatu zen).
  • Santa Caterina eliza.
  • San Corrado eliza.
  • Collegio de San Carlo eliza.
  • Sacro Nome di Gesu eliza.
  • Santa Chiara monasterioa, Glagiardik diseinatutakoa. Bere oinplanoa obala da, barrualdea hamabi zutabek banatzen dute. XVI. mendeko Ama Birjina semearekin irudi bat du.
  • San Michele Arcangelo eliza.
  • Santa Maria della Scala eliza.
  • Santissimo Salvatore eliza.
  • Udaletxeko liburutegia.
  • San Francesco d'Assisi eliza (Immacolata).
  • Spirito Santo eliza.
  • Ecce Homo eliza.
  • Santa Maria dell'Arco eliza.
  • Anime Sante del Purgatorio eliza.
  • Santa Maria della Rotonda eliza.
  • Santissima Trinità eliza.
  • San Carlo al Corso eliza, Rosario Gagliardik egina eta San Karlos Borromeori eskainita.
  • Santa Maria del Carmelo eliza.
  • San Pietro Martire eliza.
  • San Domenico eliza, Rosario Gagliardik egina.
  • San Antonio Abate eliza.
  • Crociferio di San Camillo eliza.
  • Montevergine eliza. (San Girolamo).
  • San Andrea Apostolo eliza.
  • San Pietro delle Rose eliza. (Pedro eta Paulo santuak).
  • Santo Crocifisso eliza.
  • Sant'Egidio Vescovo eliza.
  • Santa Maria del Gesu eliza.
  • Annunziata eliza.
  • Santa Agata eliza.

Aurkikuntza arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notoko hasierako biztanleen aztarnak Erdi Aroko hiriak estaltzen ditu, harrietan induskatutako hiru ganbara izan ezik. Batean inskripzio bat agertzen da gimnasiumari zegokiona. Gainontzekoak heroonak ziren (heroiei eskainitako santutegiak). Hala ere, egindako indusketetan sikuloar hirugarren aldiaren lau hilerri aurkitu dira eta beste bat greziar aldikoa K.a. III. eta II. mendekoak hain zuzen. Badaude kristau aldiko katakonbak eta bizantziar aldiko hilobiak ere. Notoko sei kilometro hegoaldera, Telaro (Helorus) ibaiaren ezkerraldean, badago zutabe bat hamar metroko garaiera, pentsatzen da Niziasen errendizioa gogoratzen duela. K. a. III. mendean, inguratzen duen zonalde laukidunean, hilobi bat indusi zuten eta, agiri denez, aurretiko beste hilobi bat suntsituz. Osteko ehorzketa Trey hiriari zegokion, 750 metro hego-ekialdera. Sirakusako aurreko-talde batena zen, beharbada K.a. VI. mendekoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2010eko populazioa ISTATen arabera. https://web.archive.org/web/20170726150755/http://demo.istat.it/bilmens2010gen/index.html
  2. (Verr. v. 51, 133)
  3. Hist. Nat. III. 8. 14


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]