Nott

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nótt bere zaldi gainean. Peter Nicolai Arboren margolana.

Eskandinaviar mitologian Nott gauaren pertsonifikazioa da. Narfi (Norfi edo Norr ere deitua) erraldoiaren alaba da. Naglfariren emaztea izan zen, honekin Aud izeneko seme bat izan zuelarik. Ondoren Annarrekin Jörd izeneko alaba bat izan zuen eta azkenik Delling jainkoarekin ezkondu zen, honekin Dagr izeneko bat seme bat izan zuelarik.

Bere jatorria eta izaera Snorri Sturlusonek deskribatzen ditu Edda prosaikoaren lehen atala den Gylfagginingen:

Nörfi eða Narfi hét jötunn er bygði í Jötunheimum. Hann átti dóttur er Nótt hét. Hon var svört ok døkk sem hon átti ætt til. Hon var gipt þeim manni er Naglfari hét. Þeira sonr hét Uðr. Því næst var hon gipt þeim er Annarr hét. Jörð hét þeira dóttir. Síðarst átti hana Dellingr, var hann Ása ættar. Var þeira sonr Dagr. Var hann ljóss ok fagr eptir faðerni sínu. Þá tók Allföðr Nótt ok Dag, son hennar, ok gaf þeim tvá hesta ok tvær kerrur ok setti þau upp á himin, at þau skulu ríða á hverjum tveim dœgrum umhverfis jörðina. Ríðr Nótt fyrri þeim hesti er kallaðr er Hrímfaxi, ok at morni hverjum døggvir hann jörðina af méldropum sínum. Sá hestr er Dagr á heitir Skinfaxi, ok lýsir allt lopt ok jörðina af faxi hans. - Texto normalizado del manuscrito R, [1]
Jotunheimen Narfi edo Norfi izeneko erraldoi bat bizi zen. Gau edo Nott izeneko alaba bat zuen. Iluna eta beltzarana zen, bere familiako gainontzeko jendea bezala. Lehen aldiz Naglfari izeneko gizon batekin ezkondu zen, eta honekin Auð izeneko seme bat izan zuen. Ondoren Annarrekin ezkondu zen, eta honekin izan zuen alaba Jörd edo Lurra deitzen zen. Azkenik Dellingekin ezkondu zen eta hau jainkoen familiako kide bat zen. Honekin izan zuen semea Dagr edo Egun deitzen zein, dizdiratsua eta ederra zen, bera aitaren familia bezala. Ondoren Odinek Nott eta honen seme Dagr hartu zituen eta bi zaldi eta bi gurdi eman zizkien eta zeruan jarri zituen, mundua hogeitalau ordutan zeharka zezaten. Nott lehenengo doa Hrimfaxi izeneko zaldi batean, eta goizero lurra bere balaztaren bitsarekin bustitzen du. Dagren zaldia Skinfaxi deitzen da, eta lur eta zeru guztia bere zurdekin argiztatuak dira. - Youngen itzulpenaren euskararako itzulpena

Nott Edda poetikoaren zenbait olerkitan hitz arrunta den bitartean, zaila da esatea olerkaria pertsonifikazioan noiz pentsatzen ari zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nott Aldatu lotura Wikidatan