Novak Đoković (Serbieraz, Новак Ђоковић; Djokovic idazten da,"đ" eta "ć" karaktereak ez daudenean) 1987ko maiatzaren 22an Belgrado hirian jaiotako tenislari profesional Serbiarra da. Gaur egungo tenislarien generazio berriaren barne koka dezakegu, zeinen artean munduko lehenengoa den Roger Federerren oinordekotza eskuratzeko lehian posiziorik egokienean kokatua baitago. Gaur gaurkoz ". postuan dago ATP sailkapenean. Grand Slamgo bere lehenengo txapelketa 2008. urtean eskuratu zuen, Australiako Irekia irabazi zuenean. Aipatzekoa da Grand Slamgo txapelketa bat irabazi duen lehen serbiarra dela, eta Australiako Irekia irabazten 4. tenislaririk gazteena izan zela. Berriro irabazi zuen Australiako Irekia 2011an. Urte horretaren hasieran 41 partidu jarrai irabazi zuen, Roland Garroseko final-erdietan Roger Federer-ren aurka galdu zuen arte eta 7 titulu lortu zuen, haien artean; Australiako Irekia eta Indian Wells, Miami, Madrid eta Roma-ko Masterrak. Nabarmentzekoa da tarte horretan 4 garaipen lortu zuela Nadal-en kontra, 3 Federer-ren kontra eta 2 Murray-ren kontra. Historiako bigarren hasiera onena da. Wimbledongo txapelketaren finalera ailegatu ondoren ATP zerrendako lehenengoa bihurtzen da. Final horretan txapeldun izan zen Rafael Nadal garaitu ondoren. Bere lehenengo Wimbledon-a izan zen.
Grand Slamgo txapelketak[aldatu]
Banakakoan irabazle (6)[aldatu]
| Urtea |
Txapelketa |
Finaleko aurkaria |
Finalaren emaitza |
| 2008 |
Australian Open |
Jo-Wilfried Tsonga |
4-6, 6-4, 6-3, 7-6(2) |
| 2011 |
Australian Open |
Andy Murray |
6-4, 6-2, 6-3 |
| 2011 |
Wimbledon |
Rafael Nadal |
6-4, 6-1, 1-6, 6-3 |
| 2011 |
US Open |
Rafael Nadal |
6-2, 6-4, 6-7(3), 6-1 |
| 2012 |
Australian Open |
Rafael Nadal |
5–7, 6–4, 6–2, 6–7(5), 7–5 |
| 2013 |
Australian Open |
Andy Murray |
6–7(2), 7–6(3), 6–3, 6–2 |
Banakakoan finalista (4)[aldatu]
| Urtea |
Txapelketa |
Finaleko aurkaria |
Finalaren emaitza |
| 2007 |
US Open |
Roger Federer |
6-7(4), 6-7(2), 4-6 |
| 2010 |
US Open |
Rafael Nadal |
4-6, 7-5, 4-6, 2-6 |
| 2012 |
Roland Garros |
Rafael Nadal |
4–6, 3–6, 6–2, 5–7 |
| 2012 |
US Open |
Andy Murray |
6–7(10), 5–7, 6–2, 6–3, 2–6 |
Kanpo loturak[aldatu]