Novecento

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:47, 23 urtarrila 2016

Novecento (edota 1900) 1976ko Bernardo Bertolucci italiar zinema zuzendariaren filma bat da. Robert De Niro eta Gérard Depardieu aktoreak protagonista nagusiak dira.

Argumentua

Filma 1901eko urtarrilaren amaieran hasten da, protagonistetako batek Giuseppe Verdiren heriotza (1901eko urtarrilaren 27a) Verd, lé mort ohiuaz (Emiliano-romagnolo dialektoan) iragartzen duenean. Filma XX. mendearen hasieran Italiako Emilia-Romagna nekazal jabego handi batean egun berdinean jaiotako bi gizasemeen bizitza paraleloki jarraitzen du, bata Alfredo da, jabea edo nagusiaren semea, bestea, Olmo, nekazari baten semea. Italiako historia ikusgai agertzen da, Lehen Mundu Gerra, errebindikazio sozialak, faxismoaren hastapena, eskuadristen ekintzak [1] eta gerrak denon patuak idatzi zituen. Kontakizuna faxisten erorketarekin amaitzen da.

Pertsonaiak

Erreferentziak

  1. Squadrismoa italiar faxismoaren ezaugarri izan zen, 1919 eta 1924 bitartean jardun zuen azione violenta taldean oinarritzen zen.

Kanpo loturak