Nubia

Koordenatuak: 18°57′N 32°16′E / 18.95°N 32.26°E / 18.95; 32.26
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nubiar» orritik birbideratua)
Nubia
Motaeskualde geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak18°57′N 32°16′E / 18.95°N 32.26°E / 18.95; 32.26

Nubia Nilo ibaiaren arroan dagoen eskualdea da, iparraldeko Sudan eta hegoaldeko Egiptoaren artean dagoena.

K.a. IV. milurtekoan egiptoarrak Asuanen egokitu ziren; handik Nubia kolonizatu eta tenplu egiptoar ugari eraiki zuten (Abu Sinbel, Philae). K.a. VIII. mendean kushitak nagusitu ziren, baina asiriarrek egotzi zituzten handik[1]

Erdi Aroan hainbat nubiar erresuma izan ziren, azkena 1504an Nubia Egipto eta Sennarreko sultanerriaren artean zatitu zutenean. Otomandar Inperioak XIX. mendean berriro Nubia bateratu zuen eta Anglo-Egiptoar Sudanek 1899 eta 1956 artean.

Antzinaroan, Nubiak Kush zuen izena eta Grezia klasikoan Etiopiaren barnean (Aithiopia) kokatzen zuten. Egungo Nubia hitza Noba herritik dator, IV. mendean Meroë erresuma desegin zenean bertan kokatu zen herri nomada. Noba herriak nilotar-saharar hizkuntza bat hitz egiten zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Nubia. .
  2. Thelwall, Robin. (1982). Linguistic Aspects of Greater Nubian History. in: The Archeological and Linguistic Reconstruction of African History. Los Angeles: Berkeley Unibertsitatea, 39–56 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Sudan
Artikulu hau Sudango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.