Nukleoproteina
Wikipedia(e)tik
Nukleoproteina proteina baten eta azido nukleiko baten lotura kimiko bidez eratutako molekula konplexua da.
Oso pisu handikoa izaten da. Nukleoproteinak organismo guztien zeluletan aurkitzen dira, eta informazio genetikoaren transmisioa gidatzen dute.
Elkartzen den azido nukleikoa DNA denean desoxirribonukleoproteinak eratzen dira, eta RNA denean erribonukleoproteinak. Lehenengoak zelularen nukleoaren kromatinan daude, eta bigarrenak erribosometan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.