Nurenberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nurenberg

 Bavaria
Nurenberg hiriko ikuspegia.
Nurenberg hiriko ikuspegia.
Nurenbergeko bandera

Nurenbergeko armarria

Izen ofiziala Nürnberg
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Frankonia Erdikoa
Alkatea Ulrich Maly (SPD)
Koordenatuak 49°27′0″N 11°5′0″W / 49.45000°N 11.08333°W / 49.45000; -11.08333Koordenatuak: 49°27′0″N 11°5′0″W / 49.45000°N 11.08333°W / 49.45000; -11.08333
Nurenberg non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Nurenberg
Eremua 186,38 km2
Garaiera 302 m
Posta kodea 90000-90491
Biztanleria 503.002 bizt. (2007)
Dentsitatea 2.698,8 bizt./km²
Matrikula N
http://www.nuernberg.de

Nurenberg[1] (alemanez Nürnberg) hiri alemaniarra da, Bavariako eskualdekoa. Pegnitz ibaiertzean dago.

Frankoniako hiririk populatuena da eta Bavariako bigarrena, Munichen atzetik. 503.002 biztanle zituen 2007ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XI. mendearen hasieran sortu zen. Lehen aipamen ofiziala 1050. urtekoa da. Bertan gaztelua egon bide zen Ekialdeko Frankoar Erresuma eta Nordgauko Markaren arteko muga zaintzeko. Zenbait merkataritza bideren arteko bidegurutzea zen erdi aroan eta honek oparotasuna ekarri zion.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuremberg neguan, gaztelutik ikusita

Konrado III.a Germaniakoak Nurenbergko burgraverriaren hiriburu ezarri zuen. Gainera Reichstaga (Inperioko Dieta) bertan bildu izanak Germaniako Erromatar Inperio Santuaren hiriburu "ez ofizial" bihurtu zuen. 1219an Askatasunaren Eskutitz Handia (alemanez Großen Freiheitsbrief) jaso zuen, honen barnean hiri eskubideak, txanponak egiteko ahalmena eta aduanetako polizia edukitzea baimentzen zen. 1356an Karlos IV.ak bere Urrezko Buldan germaniar erregeek lehen Reichtaga mantendu behar zutela esatean Nurenberg Europako hiru hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

Oparotasun giro hartan ordea izan zen gertaera lazgarririk ere. 1298an juduei sakrilegioa leporatu eta Rintfleisch-Pogrom izeneko pogromean 698 judu hil zituzten. XIV mendean sarritan gertatu ziren antzeko masakreak Alemanian.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV eta XVI mendeetan Alemaniar pizkundearen erdigunea izan zen Nurenberg. 1525ean hiriak Luteranismoa onartu zuen eta 1532ko Nurenbergko Pake Itunean luterarrek eskubide garrantzitsuak jaso zituzten. 1632an Hogeita Hamar Urteko Gerrak bete betean harrapatu zuen eta krisi latza jasan zuen denboran luzatu zena. XIX mendean ia behea jo zuen eta Germaniako Erromatar Inperio Santua desegin zenean Hiri Inperial Askearen kategoria galdu eta Bavaria barnean sartu zen, hau Nurenbergen zorrak bere gain hartzeko prest baitzegoen. 1835ean Nurenberg eta Fürth arteko trenbidea eraikitzean berriz ere opariotasuna iritsi zen hirira.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere historia handia zela eta, Adolf Hitlerrek Alderdi Naziaren egoitza ofizial izendatu zuen (Reichsparteitag) eta bertan hainbat kongresu ospatu zituzten. Hau dela eta, aliatuek bereziki erasotu zuten. 1943an hasi ziren bonbaketak eta 1945ean bukatu. Nurenberg hiriaren %90a erabat suntsituta gelditu zen.

1945eko azaroaren 20an hasi ziren Nurenbergeko epaiketak hainbat buruzagi nazien aurka, Holokausto eta Bigarren Mundu Gerran egindako krimenengatik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izpiritu sainduaren ospitalea (Heilig-Geist-Spital)
  • Nurenbergko gaztelua (Nürnberger Burg)
  • San Sebaldo eliza (St Sebalduskirche): Nurenbergko eliza zaharrena da, XIII mendekoa.
  • San Lorentzo eliza (St. Lorenzkirche): XIV mendeko eliza gotikoa.
  • Izpiritu sainduaren ospitalea (Heilig-Geist-Spital): 1332an sortu eta Erdi Aroko ospital handienetakoa izan zen. Legenardunak hartzen zituen.
  • Hauptmarkt enparantza: Alde zaharreko giroaren erdigunea merkatu plaza honetan dago. Bertan dago 1385ean eraiki zen Schöner Brunnen iturria.
  • Germanisches Nationalmuseum: Alemaniar kulturaren museoa.
  • Neues Museum Nürnberg: Arte moderno eta garaikidearen museoa.



Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nurenbergeko futbol taldeak, 1. FC Nurembergek, Alemaniako 9 Bundesliga eta 5 Kopa irabaziak ditu. 20 eta 30. hamarkadan izan zen nagusi.

Nurenbergtar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nurenberg Aldatu lotura Wikidatan