Nusa Tenggara Timur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nusa Tenggara Timur probintziaren kokapena Indonesiako mapa batean.

Nusa Tenggara Timur (euskaraz Ekialdeko Nusatenggara) Indonesiako probintzia bat da. Sondako Uharte Txikiak izeneko uhartediaren ekialdeko zatian dago, Timor uhartearen mendebaldeko zatia ere hartuz. Hiriburua Kupang da.

Uharteak [aldatu]

Probintzia hau osatzen duten uharteak 550 dira. Hiru garrantzitsuenak Flores, Sumba eta Timorren mendebaldeko zatia dira. Timorren ekialdeko zatia errepublika independente bat da, Ekialdeko Timor deritzona. Beste uharte batzuk Adonara, Alor, Ende, Komodo, Lembata, Menipo, Raijua, Rincah, Roti, Savu, Semau eta Solor dira.

Demografia [aldatu]

Probintzia honetan 4.260.294 pertsona bizi dira. Probintzia honen azalera 47.876 kilometro karratukoa da. Biztanleria dentsitatea kilometro karratuko 89,97 biztanlekoa da. Erlijio nagusia kristaua da %55 katolikoak eta %32 protestanteak direlarik, ondoren Islama datorrelarik, %9rekin. Gainontzeko %4a budista eta hinduisten artean banatzen da.

Nusa Tenggara Timur munduko eskualderik pobreenetako bat da, urtean zehar 3.235.699 errupia indonesiarreko errenta per capitarekin (231,12 €). 2008an, errenta hau Indonesiako batez bestekoaren herena zen. Bere urteroko hazkuntza tasa %3,10ean zegoen 2005ean.