Nusrat Fateh Ali Khan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nusrat Fateh Ali Khan

Bizitza
JaiotzaFaisalabad1948ko urriaren 13a
Herrialdea Pakistan
HeriotzaLondres1997ko abuztuaren 16a (48 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaFateh Ali Khan
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakurdua
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria, musikagilea, musika-irakaslea, storyteller (en) Itzuli eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaqawwali (en) Itzuli
ghazal (en) Itzuli
Musika instrumentuaHarmoniuma
ahotsa
DiskoetxeaReal World Records (en) Itzuli
EMI
Virgin
Oriental Star Agencies (en) Itzuli
Rehmat Gramophone House (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm0002163 MySpace: ustadnusratfatehalikhan Spotify: 5HcunTidTUrOaf8V0iJcvl iTunes: 465998 Last fm: Nusrat+Fateh+Ali+Khan Musicbrainz: 5968383c-11c1-4c5b-ada0-504a38cec8e7 Songkick: 394444 Discogs: 12822 Allmusic: mn0000887719 Edit the value on Wikidata

Nusrat Fateh Ali Khan (urduz: نصرت فتح علی خان‎; punjaberaz: ਨੁਸਰਤ ਫਤਹਿ ਅਲੀ ਖ਼ਾਨ; Faisalabad, Pakistan, 1948ko urriaren 13Londres, 1997ko abuztuaren 16) jatorri sufiko kantari pakistandarra izan zen. Qawwali kantu erlijiosoaren Asiako interprete onenaren ospea du; kantu-mota hori musikazko trantzearen eta estasiaren bidez ezagutzara iristeko bidea da.

Laurogeiko hamarkadan, Europan eta Estatu Batuetan zehar kontzertuak ematen hasi zen. Frantzian izan zuen arrakastarik handiena, eta Ocora diskoetxeak haren kontzertu batzuk argitaratu zituen, giro modernoetan arrakasta handia izan zutenak. Peter Gabrielek lehen WOMAD jaialdietarako kontratatu zuen, eta Londrestik mundu osora hedatu zen haren ospea; 1990ean Nusrat Fatehren lan berri bat ekoitz zezan proposatu zion Peter Gabrielek Michael Brok kanadar abangoardistari bere Real World diskoetxean. Mustt Mustt izan zen elkarlan horren emaitza, ohiturazko qawwali sufia teknologia aurreratuenarekin eta diskotekako erritmoekin nahasten dituena. Arrakasta are handiagoa izan zuen Massive Attack taldeak gai hori trip-hoparekin nahasi zuenean. 1996an, beste disko arrakastatsu bat egin zuen Michael Brook ekoizlearekin, Night song, tradizioa eta teknoa biltzen dituena. Haren musika mendebaldeko film askoren soinu-bandetan erabili da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]