Nymphenburg jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nymphenburg jauregia
Schloss Nymphenburg Munich.jpg
Herria Munich, Baviera
Herrialdea  Alemania
Koordenatuak 48°9′29″N 11°30′13″E / 48.15806°N 11.50361°E / 48.15806; 11.50361Koordenatuak: 48°9′29″N 11°30′13″E / 48.15806°N 11.50361°E / 48.15806; 11.50361
Garaia 1675
Nymphenburg jauregia non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Nymphenburg jauregia
[1]

Nymphenburg jauregia (alemanez Schloss Nymphenburg) Munichen dagoen jauregi barrokoa da. Bavariako agintarien udako jauregia izan zen. 800.000 m²-ko azalera duen parkea dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando Maria Bavariako Hautesleak eta Enriketa Adelaida Saboyakoaren aginduz eraiki zen 1675ean, beren seme Maximiliano Manuel II.a Bavariakoaren jaiotza zela eta. Semeak berak handitu zuen 1701ean bi pabiloi gehituz, bata iparraldean eta bestea hegoaldean.

Parkeak diseinu italiarra izan zuen hasieran, baina ondoren estilo frantsesa eta azkenik ingelesa nagusitu zitzaizkion. Kanal batek bitan banatzen du parkea eta alde bakoitzean laku bana dago. Hainbat pabiloi eraiki ziren parkean:

  • Pagodenburg (1716-1719): Pabiloi oktogonala da, beheko solairua Delfteko baldosas dekoratua eta goiko solairua Chinoiserie estilora Joseph Effnerrek diseinatua.
  • Badenburg (1719-1721): Oturuntza handiak egiteko pabiloi barrokoa da, hau ere Joseph Effnerrek diseinatua.
  • Magdalenenklause (1725-1728): Hausnarketarako sorturiko hondar faltsuak dira.
  • Amalienburg (1734-1739): Karlos VII.a Bavariakoarentzako ehizarako aterpea da. Ispiluen gela berezia dauka. Europako rokokoaren maisulan kontsideratua dago.
  • Monopteros (1862-1865): Leo von Klenzen tenplu neoklasikoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nymphenburg jauregia Aldatu lotura Wikidatan