Nymphomaniac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nymphomaniac
Nymphomaniac.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Nymphomaniac
Izenburua euskaraz Ninfomana
Urtea 2013
Estreinaldia 2013ko abenduaren 25a
Generoa drama, erotikoa
Herrialdea  Danimarka
 Belgika
 Frantzia
 Alemania
Iraupena I. Bilduma: 117 minutu
II. Bilduma: 124 minutu
Aurrekontua 4,5 milioi dolar
Banatzailea Frantzia:
Les Films du Losange
Alemania:
Concorde Filmverleih
AEB:
Magnolia Pictures
Zuzendaria
Lars von Trier
Ekoizleak
Lars von Trier
Gidoilariak
Lars von Trier
Aktoreak
Charlotte Gainsbourg
Stellan Skarsgård
Stacy Martin
Shia LaBeouf
Christian Slater
Jamie Bell
Uma Thurman
Willem Dafoe
Mia Goth
Sophie Kennedy Clark
Connie Nielsen
Michaël Pas
Jean-Marc Barr
Udo Kier
Argazkilariak
Manuel Alberto Claro
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai
IMDBko fitxa irakurgai

Nymphomaniac edota NYMPH()MANIAC (euskaraz Ninfomana) 2013ko Lars von Trier danimarkar zinema zuzendariaren drama erotiko filma bat da. Bertan, Charlotte Gainsbourg, Stellan Skarsgård, Stacy Martin, Shia LaBeouf, Christian Slater, Jamie Bell, Uma Thurman, Willem Dafoe, Mia Goth, Sophie Kennedy Clark, Connie Nielsen, Michaël Pas, Jean-Marc Barr eta Udo Kier aktoreek antzeztu zuten. 2013ko abenduaren 25an Danimarkan estreinatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Neguko gau hotz batean, Seligman (Stellan Skarsgård) mutilzahar jator eta atseginak Joe (Charlotte Gainsbourg) izeneko emakumea kalexka batean jipoituta topatzen du. Sligmanek Joe bere solairura eraman, emakumearen zauriak sendatu eta bere bizitzaz galdetuko dio. Joek haragikeriaz beteriko bere bizipenak kontatzen dizkion bitartean Seligmanek harretaz entzungo dio. Istorio osoa zortzi atalez osaturiko bi bildumetan banatua dago. Lehenbiziko bilduman, Joeren pertsonaia Stacy Martin aktoreak antzeztuko du, aldiz, bigarren bilduman Charlotte Gainsbourg aktoreak.

  • I. Bilduma:
  1. «The complete angler» ('Arrantzale osoa').
  2. «Jerôme».
  3. «Mrs. H» ('H Andrea').
  4. «Delirium» ('Delirioa').
  5. «The little organ school» ('Organuaren eskola txikia').
  • Volumen II:
  1. «The eastern & western Church - The silent duck» ('Ekialde eta mendebaldeko Eliza - Ahate mutua').
  2. «The mirror» ('Ispilua').
  3. «The gun» ('Pistola').

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nymphomaniac