Nymphomaniac

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nymphomaniac edota NYMPH()MANIAC (euskaraz Ninfomana) 2013ko Lars von Trier danimarkar zinema zuzendariaren drama erotiko filma bat da. Bertan, Charlotte Gainsbourg, Stellan Skarsgård, Stacy Martin, Shia LaBeouf, Christian Slater, Jamie Bell, Uma Thurman, Willem Dafoe, Mia Goth, Sophie Kennedy Clark, Connie Nielsen, Michaël Pas, Jean-Marc Barr eta Udo Kier aktoreek antzeztu zuten. 2013ko abenduaren 25an Danimarkan estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Neguko gau hotz batean, Seligman (Stellan Skarsgård) mutilzahar jator eta atseginak Joe (Charlotte Gainsbourg) izeneko emakumea kalexka batean jipoituta topatzen du. Sligmanek Joe bere solairura eraman, emakumearen zauriak sendatu eta bere bizitzaz galdetuko dio. Joek haragikeriaz beteriko bere bizipenak kontatzen dizkion bitartean Seligmanek harretaz entzungo dio. Istorio osoa zortzi atalez osaturiko bi bildumetan banatua dago. Lehenbiziko bilduman, Joeren pertsonaia Stacy Martin aktoreak antzeztuko du, aldiz, bigarren bilduman Charlotte Gainsbourg aktoreak.

  • I. Bilduma:
  1. «The complete angler» ('Arrantzale osoa').
  2. «Jerôme».
  3. «Mrs. H» ('H Andrea').
  4. «Delirium» ('Delirioa').
  5. «The little organ school» ('Organuaren eskola txikia').
  • Volumen II:
  1. «The eastern & western Church - The silent duck» ('Ekialde eta mendebaldeko Eliza - Ahate mutua').
  2. «The mirror» ('Ispilua').
  3. «The gun» ('Pistola').

Aktorea

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nymphomaniac