Nyos aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nyos aintzira
Lake nyos.jpg


Kokalekua  Kamerun
Koordenatuak 6°26′17″N 10°17′56″E / 6.43806°N 10.29889°E / 6.43806; 10.29889Koordenatuak: 6°26′17″N 10°17′56″E / 6.43806°N 10.29889°E / 6.43806; 10.29889
Eremua 1,58 km²
Zabalera 1,2 km
Luzera 2 km
Gehienezko sakonera 208 m

Nyos aintzira, dagoen sumendiari, 3011 metrokoa, izena ematen dion aintzira da. Sumendiaren krater osoa hartzen du, Okuko Eremu Bolkanikoa deritzona hartzen duten 29 maarretako bat, Kamerun ipar-mendebaldean dagoena. Hauskortasun kortikal gune baten zati da, Kamerungo lerro bolkanikoa deritzona, Kamerun mendia estratosumendia hartzen duena eta 1600 kilometro inguruz hedatzen dena, bere luzeraren erdia, Ozeano Atlantikoan urperaturik duelarik.

Nyos aintziraren kraterra, beharbada, erupzio freatiko eztandagarri baten ondorioz sortu zen, duela 500 urte. Bere erta, 1,8 kilometroko zabaleraraino iristen dena, granitozko hautsitako bloke handiak dituzten material basaltikozko txatalez osatua dago.

Lakuak, 200 metro baino gehiagoko sakonera du. Euri garaian, urak, ertzetik gainezka egiten du eta inguruko haranak urpean hartzen ditu.

1986ko katastrofea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an, Nyos lakutik ihes egin zuen karbono dioxidozko laino batek, 1800 pertsona eta 6000 abere hil zituen. Gas kilometro batek, 50 kilometro orduko abiadan zihoana, inguruko haranak jaitsi zituen, handik, norantza orotara 23 kilometrotan hedatuz.

Aurrerantz egiten zuen heinean, gas astuna, lurraldera estutzen zen, aireari tokia kendu eta gizaki eta animaliak itoz.

Katastrofearen arrazoiak: gas toxikozko laino handi baten jarioa, lakuko urak eragin zuen, lurrazpiko iturburuetatik iragazi zen karbono dioxidoz saturatu ostean. Uste denez, gasa, lakuaren hondotik erauzi zen, luizi edo lurrikara baten ondorioz. 1990etik, frantziar zientzialari talde batek, lakua desgasifikatzeko lan egin du, eta hodi batzuk jarri dira, karbono dioxido eraketak eragozteko.

Historiako erupzio limnikorik larriena da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nyos aintzira Aldatu lotura Wikidatan