Nystadeko bakea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nystadeko bakea edo hitzarmena, 1721eko abuztuaren 30ean, egutegi juliarraren arabera edo irailaren 10ean gregoriotar egutegiaren arabera sinatua, honela deitua, egungo Uusikaupunki finlandiarraren izen suediarra den Nystadengatik, Itsaso Baltikoan nagusitasuna lortzea xede zuen Errusiar Inperioa eta Suediar Inperioaren arteko Iparraldeko Gerra Handiaren amaiera izan zen. Hitzarmen honen ondorioz, Errusiak Suedia gainetik kentzen zuen Iparraldeko Europako herrialde nagusi bezala, Suediagandik, Estonia, Livonia, Ingria eta Kareliaren zati handi bat jasoz. Estokolmoko Hitzarmenek, gainera, Errusia eta beste alde borrokarien (Hannover, Prusia eta Danimarka kasu) arteko gatazkaren amaiera suposatu zuten.