O'Donoghue's Pub

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
O’Donoghue’s Pub
ODonoghue pub Dublin Ireland.jpg
O'Donoghue's tabernaren aurrekaldea Merrion Row kaletik ikusita.
Herria Merrion Row, Dublin
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Koordenatuak 53°20′17″N 6°15′15″W / 53.33806°N 6.25417°W / 53.33806; -6.25417Koordenatuak: 53°20′17″N 6°15′15″W / 53.33806°N 6.25417°W / 53.33806; -6.25417
Garaia 1934
O'Donoghue's Pub non dagoen adierazten duen Dublin erdiguneko mapa
O'Donoghue's Pub

O’Donoghue’s Pub Irlandako Errepublikaren hiriburua den Dublin hiriko hegoaldean kokatzen den pub edo taberna entzutetsua da. St. Stephen's Green parketik gertu dagoen Merrion Row kaleko 15. zenbakian kokatzen da. 1789an espezie biltegi gisa eraiki zuten eta 1934an O’Donoghue familiaren zuzendaritzapean egun osoz irekia egoten zen pub edo taberna bilakatu zen.

Taberna Irlandar Musika Herrikoiari estuki lotuta dago, bestalde 60. hamarkadaren hasieran The Dubliners irlandar folk talde ospetsuak bere lehen pausoak hemen eman zituen. Beste hainbat Irlandar musikariek ere taberna honetan musika emanaldi bikainak burutu izan dituzte, horien artean: Christy Moore, The Fureys, Seamus Ennis, Joe Heaney eta Phil Lynott... euren argazkiak tabernaren hormetan zintzilikaturik ikus daitezkelarik. Azken hauen artean The Dubliners taldeko betiko kide ezagunak daude: Ronnie Drew, Luke Kelly, Ciaran Bourke, John Sheahan eta Barney McKenna, bai eta beranduago gehitu ziren beste kideenak ere: Eamonn Campbell and Sean Cannon. Eszenatokia tabernako sarreraren eskubikaldean kokatzen da eta bertan irlandar musika zaletuen gozamenerako gaueroko musika emanaldiak eman ohi dira.

1988an O’Donoghue’s taberna enkantera atera eta Oliver Bardenek erosi zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pepper, Barrie (1998). Irish Pubs. Eric Dobby Publishing Ltd. ISBN 1-85882-046-4

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]