O. Henry
Wikipedia(e)tik
O. Henry (Jaiotza-izena: William Sydney Porter) (Greensboro, Ipar Carolina, 1862 - New York, 1910) Estatu Batuetako idazle eta kazetaria izan zen. 1894tik 1895 arte The Rolling Stone astekariaren zuzendaria izan zen. Banku batean lan egiten zuen, eta 1896an, dirua lapurtu omen zuela eta, Hondurasera ihes egin behar izan zuen. Texasera itzuli zenean espetxera sartu zuten (1897-1901). Haren lanak ironikoak ziren eta ezusteko amaiera izan ohi zuten. Lan aipagarrienak: Cabbages and Kings (1904), The Four Million (1906), The Trimmed Lamp (1907), The Voice of the City (1908).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.