OpenDocument

Wikipedia, Entziklopedia askea
ODF» orritik birbideratua)

OpenDocument edo ODF (Open Document Format) bulegotika fitxategientzako formatu estandarra da, formatu irekia. Ingelesez OASIS akronimoarekin ezagutzen den erakundeak kudeatzen du ("Organization for the Advancement of Structured Information Standards").

Hasiera batean OpenOffice.org erakundeak sortuta, XML formatuan oinarritzen da, eta bulegotika dokumentuak gordetzeko balio duen fitxategi estandarra da. Hala nola:

  • kalkulu-orriak,
  • aurkezpenak,
  • grafikoak, eta
  • testuak batik bat

LibreOffice bulegotika paketeak ere formatu hauek erabiltzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko maiatzaren lehenean onartu zen OpenDocument estandar bezala, eta urte horretako azaroaren 30erako ISO 26300 estandar moduan finkatu zen. Estandar hau publikoki garatutakoa da, irekia (edonork eskuratu dezake), eta mugarik gabe erabil daiteke. Jabetza pribatua duten formatuen alternatiba izan nahi du ODFk, software etxe bakar batekiko dependentzia ekiditeko.

Fitxategi motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategiaren luzapena kontutan hartuz, jakin dezakegu zein eratako lana den:

  • .odt testua
  • .ods kalkulu orria
  • .odp aurkezpena (slides direlakoak)
  • .odg marrazkia
  • .odi irudia (image)
  • .odb datu basea
  • .odm dokumentu nagusia (master document)
  • .odf formula matematikoa

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]