ONCE

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ONCE loteriaren saltoki bat

Organización Nacional de Ciegos de España (ONCE) edo Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala. Irabazteko asmorik gabeko erakundea da, Espainia osoko itsuen eta ikusmen arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du egiteko nagusi.

ONCE 1938ko abenduaren 13an sortu zen, beren etorkizuna eraiki nahi zuten herrialde osoko itsu askoren nahiak betetzeko. Erakunde honek izaera sozial eta demokratikoa du, guztientzako irekita ditu ateak, itsutasuna ez den beste ezintasunak dituzten pertsonekin ere solidarioa da, berdintasunaren aldekoa eta parte-hartzailea, egunero-egunero demokrazian jarduten duena.

Urte asko daramate oztopoak gainditzen, lorpenak -batzuetan, apalak; besteetan, handiak- apurka-apurka eta irmotasunez egin baitituzte Espainiako itsuok. Lehenengo, batasuna izan zen; gero, kupoia -helburuen alde borrokatzeko baliabideak eman zizkien-; ondoren, eskolak eta lanerako zentroak sortu zituzten, gizarte-aurreikuspena, osasun-laguntza, etab. Hainbat helburu lortu zuten gure historiako gertaera gogoangarrietara iritsi arte; ONCE Fundazioa sortu arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ONCE 1938ko abenduaren 13an ofizialki sortu zen. Baina hamar urte aurrerago Luis del Rosal y Carok (Loja-n 1881ko Ekainaren 20a) "Reglamentos de la Sociedad de Socorro y Defensa del Ciego" idatzi zuen. Bere herrian itsuen kupoia ezarri zuen, gero Jerez de la Fronterara zabaldu zen, 1938an Andaluzian osoa saltzen zen eta 1942an Espanian osoan. 1980tik salmentak igoera handia izan zituzten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Katalanez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Euskaraz)(Frantsesez)(Gaeleraz) ONCE gune ofiziala