Oiartzualdea

Wikipedia(e)tik
(Oarsoaldeatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oiartzualdea

 Gipuzkoa
Gipuzkoa - Oarsoaldearen kokapena.gif
Azalera 116,25 km²
Biztanleria 69.618 (2005)
Dentsitatea 861,32 bizt / km²
Udalerriak Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia
Herririk handiena Errenteria (37.874 biztanle)
www.oarsoaldea.net

Oiartzualdea[1]Oarsoaldea izenaz ezagunagoa[2][3][4]Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, hainbatetan Donostialdearen barnean hartzen dena. Oarso, Oiarsoaldea eta Oreretaldea ere esaten zaio, nahiz eta beste izenok euskal hizkuntzaren historiaren ikuspuntutik oinarririk ez duten.[5]

Gaur egun 70.000 biztanle inguru biltzen ditu (oiartzuarrak[1]).

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Oiarso eta Oiarsoaldea izenak Plinioren aipamen batean oinarrituz asmatuak dira (Oiartzun haranaz ari dela, «de él hizo mención Plinio, denominándole saltus Oiarso», dio Gorosabel historiagileak). Hala ere, izen horiek asmatu dituztenek ez dute kontuan izan latinak eta gaztelaniak ez dutela euskarazko tz soinua frikaria, eta, ondorioz, s edo z grafiarekin transkribatu behar izan dutela. Eskualdeari euskaraz berez dagokion izena, ondorioz, Oiartzualdea da, eta izen hori gomendatzen du Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak.[5]

[aldatu] Mugakideak

Oiartzualdeak ekialdean Bidaso Beherearekin egiten du muga, mendebaldean Donostia eta Buruntzaldearekin, eta hegoaldean Nafarroako Leitzaldearekin.

[aldatu] Inguru naturala

Pasaiako badia eta Oiartzungo mendien artean kokatutako eskualdea da, Jaizkibel mendia eskualde honen zati garrantzitsua delarik. Aiako Harria Parke Naturalaren zati bat, era berean, eskualde honen parte da.

[aldatu] Udalerriak

Udalerria Alkatea Alderdia Biztanleria % Eremua (km²)
1 Lezo Ainhoa Zabalo Bildu 5.912 1,9 8,59
2 Oiartzun Aiora Perez de San Roman Bildu 9.728 3,0 59,71
3 Pasaia Amaia Agirregabiria Bildu 16.337 5,1 11,34
4 Errenteria Julen Mendoza Bildu 38.141 11,9 32,26
Oiartzualdea 70.088 101,90

[aldatu] Euskara

Oiartzualdeko euskara erdialdeko euskararen (gipuzkera) eta nafarreraren artekoa da, oro har lehena gailentzen bada ere. Eskualdeko ekialdean —Oiartzunen, batez ere— da handiena nafarreraren eragina. Pasaia hartu izan da bi euskalkien arteko mugatzat, azterketa batzuetan.

Erabilerari dagokionez, Oiartzun da erabilera mailarik altuena daukan udalerria. Bestela, zenbait euskal eskola publikoz gain Errenterian bi ikastola (Orereta eta Oiartzo izenekoak), eta Oiartzunen (Haurtzaro) eta Pasaian (Pasaia-Lezo Lizeoa) bana dituzte, eta Errenterian bertso-eskola bat ere.

[aldatu] Garraioak

Gizarte eta ekonomia mailan, eskualdearen ezaugarriak Donostiatik oso gertu eta ondo komunikatuta egotearen ondorioz markaturik daude. Horrela, sorburua eskualdean duten lau autobus lineaz gain (Pasai Donibane-Donostia; Pasai San Pedro-Donostia; Oiartzun-Donostia; Beraun-Donostia), EuskoTreneko nahiz Renfeko burdinbideek eskualdea Gipuzkoako hiriburuarekin lotzen dute.

Honekin batera, Oiartzualdetik A-8 autopista eta N-I errepidea igarotzen dira, eskualdea Donostia eta Bidaso Beherea nahiz Lapurdirekin lotuz.

[aldatu] Hedabideak

Eskualdeko hedabide nagusia "Oarsoaldeko Hitza" egunkaria da. Honekin batera, Errenterian kokaturik dagoen baina bailararen parterik handienean emititzen duen "Zintzilik Irratia" edota Oiartzungo Oiartzun Irratia eskualdeko komunikabide nagusiak dira.

[aldatu] Oiartzualdeko herritar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Oarsoaldea, eskualdeko garapen agentzia
  3. Errenteriako Udalaren webgunea
  4. Lezoko udalaren webgunea
  5. a b Jose Luis LIZUNDIA (Euskaltzaindiko Onomastika Batzordea): «Gipuzkoako eskualde izenez ohar zenbait», Euskera, 2005, 1.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Oiartzualdea
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak