Oberkommando der Wehrmacht

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanpo Mariskalaren bandera Oberkommando der Wehrmachteko komandante bezala (1941 - 1945).

Oberkommando der Wehrmacht edo OWK (Wehrmachteko Aginte Gorena), alemaniar indar armatuen egituraren zati izan zen Bigarren Mundu Gerran. Teorian, Alemania naziko pertsonal militarra zen, Lurreko Armada (Heer), Itsas Armada (Kriegsmarine) eta Aire Armada (Luftwaffe)n ahaleginak antolatuz. Gainera, Hitlerren ideiak agindu militar bihurtzeaz arduratzen zen Wilhelm Keitel Kanpo Mariskalaren eta Alfred Jodl jeneralaren bidez. Praktikan, kontrol gutxi izan zuen indar armatuen gainean, alabaina, gerrak aurrera egitean, OKWa unitate militarrei geroz eta agindu zuzen gehiago bidaltzen hasi zen, unitate militar hauetatik gehienak mendebaldeko frontean bazeuden ere. Honela, 1942an, OKWak de facto zuzentzen zituen mendebaldeko tropak, Oberkommando des Heeresek, OKH, Lurreko Armadako Goi Agintea, 1936an sortu zena, ekialdeko frontean beste horrenbeste egiten zuen bitartean. Praktikan, 1938an ezabatua izan zen Gerra Ministerioaren funtzioa betetzen zuen.