Obsidiana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Obsidiana
Obsidiana
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Beira bolkanikoa
Formula  %70–75 SiO2,
gehi MgO, Fe3O4
Identifikazioa
Kolorea Beltza, grisa, berde iluna, gorria
Fraktura Konkoidala
Gogortasuna
Mohs eskalan
~ 5 - 5,5
Distira Beirakara
Dentsitate erlatiboa ~ 2,6


Obsidiana harri estrusibo igneo gisa sortutako beira naturala da. Sumendietako laba felsikoak kristalak eratu gabe hozten direnean sortzen da. Normalean laba-isuri erriolitikoen ertzetan agertzen da, mota honetako labaren silizio-eduki altuak biskositate eta polimerizazio maila altuagoa eragiten baitu. Laba likatsu eta polimerizatu honetan barreiatze atomikoa zailagoa da eta kristalek ezin dute hazi. Kristalik eratzen ez denez, obsidianaren orri-ertzak ia molekulen tamaina bezain meheak izan daitezke. Ezaugarri honi esker, obsidiana gezien muturrak sortzeko erabili izan da historian zehar, eta gaur egun ere badauka antzeko erabilerarik, esaterako kirurgiarako eskalpeloak fabrikatzeko[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Obsidiana Aldatu lotura Wikidatan