Obu Toramasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Obu Toramasa

Bizitza
Jaiotza1504 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Japonia
Heriotza1565eko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa) (60/61 urte)
Heriotza moduasuizidioa: sastakatzea
Familia
AitaQ17226851
Anai-arrebak
Jarduerak
JarduerakSamuraia
Graduajeneral

Obu Toramasa (japonieraz: 飯富虎昌?, 1504-1565eko azaroaren 11) Japoniako historiako Sengoku aroan, Takeda klanaren aginduetara egon zen samurai japoniar bat izan zen.

Iitomi klanekoa, Toramasa, Obu klanak eta Takeda Nobukadoren agindupean hazia izan zen. Nobukadoren heriotzarekin eta honen seme zen Takeda Shingen klaneko buruzagi bihurtuz, Toramasa, aholku jakintsuak ematen zituen pertsona bezala errekonozitua izan zen, eta, ondorioz, baita Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat bezala ere, eta klaneko oinordekoa izango zen Takeda Yoshinoburen tutore bihurtu zen. Toramasa, gainera, Shinano probintziako Uchiyama gazteluko buruzagi izendatua izan zen, non soilik goardiako 800 soldaduregin, Uesugi Kenshinen armadaren erasoa kanporatu ahal izan zuen, 8.000 soldadu baino gehiago zituena, eta, beraz, Toramasak, errespetu handia bereganatu zuen, baina baita mesfidantza handia ere. 1561ean gertatu zen Kawanakajimako laugarren guduaren ondoren, Yoshinobu, bere aita kritikatzen hasi zen gudu zelaian eginiko ekintzengatik, eta bere aitaren aurka ospea lortzen saiatu zen. Toramasa izan zen Yoshinobu manipulatu izanaren susmagarria, eta, beraz, 1565ean, seppukua egitera behartu zuten.

Bere heriotzaren ondoren ere, bere soldaduak, gorrindol erako gorri koloreko armajantzi batekin bereizteagatik oso ezaguna izan zen, bere anaia txikia Ii Naomasagandik adoptatu zuena.