Oda klana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oda klanaren kamona

Oda klana (japonieraz 織田氏, Oda-shi), daimyō klan japoniar bat izan zen, Japoniaren historiako Sengoku aroan indar politiko garrantzitsu bihurtu zena. Klanak, bere une gailena Oda Nobunagaren buruzagitzarekin izan zuen arren eta hau Honnō-jiko gertaeran hil ondoren euren posizio altutik erori ziren arren, klanaren adar askok daimyo izaten jarraitu zuten Meiji berrezarpenaren garairarte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oda klanak, Nobunagaren buruzagitzaren garaian, Taira klanaren ondorengo zela zioen, Taira no Chikazaneren aldetik, Taira no Shigemoriren (1138-1179) birbiloba.

Taira no Chikazane Odan ezarri zen, Echizen probintzian, eta bertako izena hartu zuen. Bere ondorengoek, Shiba klanaren basailu garrantzitsuak eta Owari probintziako Echizengo shugo edo gobernariak zirenak beste probintzia batzuen artean, Inuyama gaztelua jaso zuten 1435ean, urte horretan, Shiba Yoshitakek eraiki zuelarik. Odatarrak shugo-dai edo gobernariorde bezala lan egin zuten zenbait belaunaldiz.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1452an, Shiba Yoshitake hil ondoren, klanaren basailuak, Oda klana eta Echizen probintziako Asakura klana kasu, Shiba Yoshitoshiren oinordekotzaren aurka agertu ziren, eta Shiba Yoshikado babestu zuten, lurraldeak euren artean banatzen hasi izateaz eta, pixkanaka, independizatzen hasteaz gain.

Nobunagaren gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oda Nobuhidek Nagoia gaztelua hartu zuen 1525ean (Nobunagari eman zitzaion 1542an) eta Furuwatari gaztelua eraiki zen. Oda Nobutomok, Kiyosu gazteluaren kontrola mantentzen zuen, baina bere iloba Nobunagak setiatu eta hil zuen 1555ean, eta, beraz, klana zenbait adarretan banatu zen, Oda Nobunagarenak, gainontzekoak itzaldu eta Owariren kontrola hartu zuen arte.

Nobunaga, orduan, banan-banan, ondoko klanak domeinatzen hasi zen, Imagawa klana, Takeda klana, Azai klana eta Asakura klana, beste batzuen artean, Japoniako erdialde guztia domeinatzea lortu zuen arte.

Nobunagak pentsaturiko herrialdearen bateratze plana, ezin izan zen erabat burutu, bere jeneral garrantzitsuenetako batek, Akechi Mitsuhidek egin zion traizioagatik, Honno-jiko gertaera ospetsuan, non Nobunaga, seppuku egitera behartua izan zen. Oda klanak izan zuen kontrola, dsegin egin zen, ia erabateko kontrola, Nobunagaren jeneral-ohietako batek, Toyotomi Hideyoshik hartuz.

Edo aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sengoku aroan lortu zuten kontrola, behera erori zen, eta ez zen ohikoa izan herrialdeko politika barnean protagonista izatea. Klaneko adarretako bat, Tokugawa shogunerrian hatamoto izatera iritsi zela ezagutzen da, beste batzuk, han txikietako daimyo bezala aritu ziren bitartean, Takabatakekoa (20.000 koku), Yanagimotokoa (10.000 koku), Kaijukoa (10.000 koku) eta Kaibarakoa (20.000 koku).

Klaneko pertsona garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oda Nobunaga, klaneko kiderik ospetsuena

Klanaren gaztelu garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagoia gaztelua
  1. Nagoia gaztelua
  2. Kiyosu gaztelua
  3. Komakiyama gaztelua
  4. Gifu gaztelua
  5. Azuchi gaztelua