Odawarako gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odawarako gaztelua

Odawarako gaztelua (japonieraz 小田原城, 'Odawara-jō'?) Japoniako Odawara herrian dagoen gaztelu japoniar bat da. Bertan babestu ziren zenbait daimyo Japoniako historiako Muromachi garaian, eta, 1495etik aurrera, Hojo klan berantiarraren bost belaunaldik domeinatu zuten.

Kokagune defentsibo indartsu bat zen, muino baten gainean aurkitzen baitzen, urez beteriko lubakiz, harresiz eta amildegiz inguratua, beste oztopo batzuen artean. Gazteluak, bertako defendatzaileei, Uesugi Kenshin eta Takeda Shingenen erasoak atzera botatzea ahalbidetu zien, baina, azkenik, Toyotomo Hideyoshik hartu zuen 1590ean. Hideyoshik, Hojo klanaren ondasunak, Tokugawa Ieyasuri eman zizkion, nork, aldi berean, Okubo klana ezarri zuen gazteluan. Halako batean, gaztelua Meiji gobernuak suntsitu zuen, baina, egungo Odawarako gaztelua, 1960an berreraikia izan zen. Museo bezala egokitua dago, eta monumentu historiko garrantzitsu bezala diseinatua izan zen.