Odense

Koordenatuak: 55°24′N 10°23′E / 55.4°N 10.38°E / 55.4; 10.38
Wikipedia, Entziklopedia askea
Odense
Odense
hiri handia
Odenseko udaletxea eta San Kanutoren katedrala. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaHegoaldeko Danimarkako eskualdea
AlkateaAnker Boye
Izen ofizialaOdense
Jatorrizko izenaOdense
Posta kodea5000
Geografia
Koordenatuak55°24′N 10°23′E / 55.4°N 10.38°E / 55.4; 10.38
Map
Azalera15 km²
Altuera13 m
Demografia
Biztanleria176.683 (2017ko urtarrilaren 1a)
−1.527 (2018)
Metropolia191.610
Dentsitatea580,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera988
Telefono aurrizkia6
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKatowice, Kaliningrad, Brno, Funabashi, Groningen, Iksan (en) Itzuli, Esmirna, Kaunas, Kiev, Klaksvík, Kópavogur, Östersund udalerria, Schwerin, Shaoxing, St Albans, Tampere, Trondheim, Upernavik (en) Itzuli, Zhejiang, Columbus, Petah Tikva eta Norrköping udalerria
http://www.odense.dk/

Odense Danimarkako hirugarren hiri handiena da, eta Hegoaldeko Danimarkako eskualdean dagoen hiri handiena, hiriburua Vejle bada ere. Fionia irlan kokaturik dago, Odenseko fiordoan hain zuzen ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak berak adierazten du hiria aspaldikoa dela. Odense Odins Vi-tik dator, "Odinen tenploa" esan nahi du, eta honek vikingoen garaian kokatzen du hiriaren sorrera, konkretuki 988. urtean. Garai hortan Svend I.aren erregealdian Nonnebakken muinoan gotorlekua ezarri zuten, Eraztun itxurako sei gotorlekuen artean zegoena. 1988an milagarren urteurrena ospatzeko "Mila urteko basoa" (Tusindårsskoven) landatu zuten.

Georg Braun topografoak 1593an egindako Odenseren mapa

Erdi Aroan San Kanutoren (danieraz Sankt Knud / Knud den Hellige) hilobia gurtzera Odenseko katedralera etorri izan ziren erromes ugari.

XVI mendean hainbat parlamentu izan zituen eta 1805ean Fioniako asanbladaren egoitza bihurtu zen. Hiria Odense ibai ertzean dago, Odenseko fiordotik gertu 1796 eta 1806 artean ubide bat eraiki zuten hiria fiordoarekin lotu eta kaia handiagotzeko. XIX menderarte Danimarkako bigarren hiri handiena izan zen harik eta industria iraultzaren ondorioz Aarhusek gainditu zuen arte.

1935ean Odinstårnet dorrea ("Odinen dorrea") altxatu zuten, Eiffel dorrearen ondoren Europako altuena zena, baina 1944ean naziek eztandarazi zuten eta ez da berriz jaso.

Udalerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odenseko udalerria 1970an eratu zen Allerup-Davinde, Allese-Næsbyhoved, Broby, Brændekilde, Bellinge, Dalum, Fraugde, Korup-Ubberud, Lumby, Odense, Paarup, Sanderum, Stenløse-Fangel, Fjordager eta Højby elkartzean. 305.70 km²-ko azalera hartzen du eta 191.610 biztanle ditu, hauetatik %88'09a Odense hirian bizi da. Anker Boye da Odenseko udalerriko alkatea.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Kanutoren katedrala (danieraz Sankt Knuds Kirke): Danimarkako katedral handienetako bat da. 1081 eta 1093 artean eraiki eta XIII mendean berriztatu zuten. Gotikoa da. Kriptan San Kanuto erregearen hilobia dago.
  • San Albano eliza: XX mende hasierako eliza neogotikoa.
  • Odenseko jauregia: Frederik IV.a erregeak eraiki zuen.
  • Hans Christian Andersenen etxea: Idazlea bizi izan zen etxea museo bihurtua dago orain. XIX mendeko etxe tipikoak daude auzoan.
  • Fioniako herrixka (Den Fynske Landsby): Hogei etxe tradizional inguruk osatzen duten herrixka-museoa da. XVI eta XVIIko herri tipikoa erakusten du.
  • Odense Antzokia: 1796koa izanik Danimarkako bigarren zaharrena da.
  • Nonnebakken: X mendeko gotorleku vikingoa.
  • Belt Handiko zubia: Munduko bigarren zubi eseki luzeena da eta Fionia eta Seelandia elkartzen ditu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fionia uharteko erdigune komertziala da eta bere kokapenak Danimarkako hainbat kongreso egiteko leku egokia bihurtzen dute. Hainbat konpainia handi daude Odense, nabarmenena Odense Steel Shipyard, Danimarkako untziola handiena, Maersk taldeari dagokiona.

Barazki, fruita eta loreen enkante handiena ere bertan dago. Bestalde Albani garagardotegiak Pilsner garagardo txekiarra egiten du.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferriek Fionia eta Seelandia elkartzen dituzte, baina 1997an Belt Handiko zubia eraikitzean distantziak nabarmen murriztu ziren. 1997an trena abiatu zen bertatik eta 1998an autobidea ireki zen. Gaur egun trenez 1:15 h-tan Kopenhagera, 1:33 h-tan Aarhusera eta 7:00 h-tan Estokolmora irits daiteke.

Aireportua ere badu, Odenseko Aireportua, udan bakarrik irekitzen dena.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol klub nagusia Odense BK da, eta 3 Liga eta 5 Kopa irabazi ditu. Futbol klub gehiago ere badaude, Boldklubben 1909 (2 Liga eta 2 Kopa), Boldklubben 1913 (Kopa bat) eta F.C. Fyn.

Caroline Wozniacki tenis jokalaria WTA Tourreko lehenengo postura iritsi zen 2010eko urriaren 11n.

Urtero "H.C. Andersen maratoia" egiten da Odensen.

Odensetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odense udalerria honako hiri hauekin senideturik dago:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]