Odi et amo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Odi et amo, euskaraz Gorroto eta maite dut, Katulo latinezko poetaren LXXXV. carmina edo olerkia da. Honela dio oso osorik:

Odi et amo. Quare id faciam, fortasse requiris. Nescio, sed fieri sentio et excrucior.

Euskarara itzulita:

Gorroto eta maite egiten dut. Zergatik egiten dudan hau, galdetzen duzu akaso. Ez dakit, baina horrela sentitzen dut eta etsiak jotzen nau.

Amodioak sortarazten dituen zirraren aurkakotasunaz aritzen da. Aurkakotasun hau gai errepikakorra izan da literaturan zehar. Katulo baino lehenago, Anakreontek ere honela kantatu zuen:

Maite dut eta ez dut maite. Zoratzen naiz eta ez naiz zoratzen.

Katulok bi sentimenduen aurkakotasuna adierazteaz gainera, horri aurre egiteko ezintasuna nabarmentzen du.