Ulises

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Odiseo» orritik birbideratua)

Artikulu hau heroiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ulises (argipena)».
Ulises
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaLaertes eta Sisifo
AmaAnticlea (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Penelope
Bikotekidea(k)Kalipso, Zirtze, Euippe (en) Itzuli, Callidice (en) Itzuli, Polymele (en) Itzuli eta Hals (en) Itzuli
Seme-alabakTelemako, Agrius (en) Itzuli, Leontophron (en) Itzuli, Leontophonus (en) Itzuli, Nausinoo, Nausitoo, Telegonus (en) Itzuli, Cassiphone (en) Itzuli, Latino, Poliporthes (en) Itzuli, Ardeas (en) Itzuli, Polypoetes (en) Itzuli, Anteias (en) Itzuli, Arcesilaos (en) Itzuli eta Auson
Anai-arrebakCtimene (en) Itzuli

Odiseo edo Ulises (grekoz: Ὀδυσσεύς; latinez: Ulixes) Antzinako Greziako mitologiako heroia da, Homeroren Iliadaren pertsonaia daeta Odisearen protagonista. Itakako errege zen, Greziako mendebaldean dagoen uharte batekoa, alegia.

Laerteren eta Antiklearen semea zen, Peneloperen senarra, eta Telemakoren aita.

Artista askoren inspirazio iturri izan da. Etruriarrek Nanos (Ibilkorra) izena eman zioten.

Agerpenak literatura homerikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliadan agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliada-k Troiako gerrako azken 51 egunetan gertatua kontatzen du eta Akiles greziar heroia du protagonista.

Greziarrek Sziros uhartera bidali zuten, han ezkutaturik zegoen Akilesen bila. Troiako gerran parte hartu zuen. Patrokloren ohoretan egin ziren hileta jokoetan, Akilesen eta Agamemnonen artean bakea egin zuen, eta Akilesen armez jabetu zen. Troiako Zaldiaren sortzaileetako bat izan zen, eta zurezko zaldi hura erabili zuen.

Greziarren garaipenaren ondoren, urrun ibili zen hamar urtez, eta denbora horren buruan Itakara itzuli zen Penelopek inguruan zerabiltzan ezkongaiak hiltzeko asmoz, Odiseak kontatzen duen istorioa.

Odiseako ibilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliadan pertsonaoa bat bada, Ulises protagonista da Odisean, zeinak bere izena bera du titulutzat.Odiseako gai nagusia gerraren osteko Ulisesen bidaia eta haren etxe zein erreinuaren berreskurapena dira. Troiatik irten ondoren, Ulises lotofagoen lurraldeetara heldu zen, landare misteriotsu bat jaten zuen tribu batengana. Zailtasun handiz, baina azkenean Ulisesek haren kide batzuk salbatzea lortu zuen, landare misteriotsua jateagatik drogatuta baitzeuden. Ondoren, Ulisesek Polifemo ziklopearekin egingo du topo, Poseidonen semearekin, eta itsu utziko du. Azkenean, Ulisesek Polifemoren kobazulotik ihes egitea lortuko du ahari baten sabelari eutsita.

Ulises eta haren kideak lestrigoien uhartera heldu ziren gero, erraldoi kanibalen uhartera. Ulisesek zeuzkan 12 ontzietatik 11 puskatu zizkieten. Gelditzen zen ontzian heldu ziren Ulises eta oraindik bizirik zeuden haren kideak Zirtze sorginaren uhartera. Zirtze sorginak gizonetako batzuk txerri bihurtu zituen eta Ulisesek erreskatatu behar izan zituen. Ondoren, Ulises heriotzaren lurretara heldu zen eta bertan hitz egin zuen Agamemnonen izpirituarekin eta Tiresias igarle itsuarekin. Tiresiasek azaltzen dio Ulisesi Poseidonen haserrea nola ekidin, Poseidon haserre baitago Ulisesekin honek Polifemo hil zuelako.

Ulisesek bidaiatzen jarraitzen du eta Eszila zein Karibdis topatzen ditu, Ulises eta haren taldekideak hiltzen ahaleginduko diren izakiak. Eguzkiaren jainkoa den Heliosen uhartean jainkoaren ganaduarekin topo egiten dute, Eguzkiaren Ganaduarekin. Arazoak arazo, Ulisesen taldekideak ganadua hiltzea lortzen dute, baina Ulises bakarrik atera zen bizirik ekaitz gogorretik. Horren guztiaren ostean, Ulises Kalipso ninfaren uhartera heltzen da eta preso hartuko du honek. Bertan emango ditu Ulisesek zazpi urte preso, Atena eta Hermesek lagunduko dioten arte.

Ulises, beraz, azkenean Kalipsoren uhartea utzi eta Itakara heltzen da, etxera. Bitartean, Penelopek (emazteak) eta Telemakok (semeak) gorriak pasatu zituzten boterea mantentzeko Ulisesek etxetik kanpo igarotako hogei urteetan. Ehun gizon baino gehiago izan ziren Peneloperekin ezkondu nahi izan zutenak. Penelopek haietako bat aukeratzeko zain zeuden bitartean, Ulisesen etxean geratzen ziren, bertan jan, edan eta parranda eginez.

Ulises etxera heltzean, bere txakur leialak eta inude batek baino ez dute ezagutzen. Atenaren laguntzarekin lortzen du bera dela frogatzea. Benetan Ulises dela frogatzeko Penelopek haren arku zaharra erabilarazten dio. Ondoren, Telemako eta beste bi esklaboren laguntzarekin, Ulisesek Peneloperen ezkongai guztiak hiltzen ditu. Dena den, Penelopek ez du guztiz sinesten Ulises denik eta beste proba bat jartzen dio. Azkenean, sinesten dio Ulises dela, hainbeste urtez desagertuta egondako haren senarra eta Itakako erregea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]