Odoardo Borrani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odoardo Borrani

Bizitza
JaiotzaPisa1833ko abuztuaren 22a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1905eko irailaren 14a)
BizilekuaFlorentzia
HeriotzaFlorentzia1905eko irailaren 14a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Fine Arts, Florence (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Enrico Pollastrini (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Italia
MugimenduaPurismo (en) Itzuli
Macchiaiolia
Genero artistikoaerretratua

Odoardo Borrani (Pisa, 1833ko abuztuaren 22aFlorentzia, 1905eko irailaren 14a) italiar margolaria izan zen.

Pisan jaio zen eta familiarekin Florentziara joan zen. Han, Arte Ederretako Akademian ikasi zuen, baina estilo akademikotik bereizi zen. Akademiaren urrezko domina irabazi zuen eta armadan denboraldi bat eman zuen.

Telemaco Signorini eta Vincenzo Cabianca lagunek Macchiaioli margolari taldearekin jarri zuten harremanetan. 1859an Italiako Bigarren Independentzia Gerran esku hartu zuen. 1862an Piagentinan hasi zen margotzen, Florentziatik gertu, Giuseppe Abbati, Silvestro Lega, Raffaello Sernesi eta Signorinirekin.

Bere azken urteetan irakasle, zeramikari eta artista grafikoa izan zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]