Odol-frotis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Odol-frotisa Odola aztertzeko egin daitekeen teknika da: porta baten muturrean odol tanta bat jartzen da eta odol tanta hedatu egiten da xafla fin bat lortzeko. Ondoren hedapena tindatu egin daiteke eta mikroskopioarekin behatu. Odol-frotisean zenbait mikroorganismo detektatzea posible da, edota formula leukozitarioa kalkula daiteke.

Odol-frotisa egiteko hobe da antikoagulatzailearekin kontaktuan egon ez den odola erabiltzea, mota horretako konposatuek emaitzak eraldatu bailitzateke (zenbait antikoagulatzaileek odol-zelulak deformatzen dituzte).