Odysseus Elytis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odysseus Elytisen erliebea

Odysseus Alepudhelis Elytis greziar olerkari eta saiakera idazlea izan zen (Heraklion, Kreta, 1911 - Atenas, 1996). Nabarmena da surrealismoaren eragina haren hasierako poesian: Orientabideak (1940) eta Lehen eguzkia (1943). Haren ideiek, Greziako kolorez eta argiz jantziak, mirari sentikor baten irudia dute. Gero, lirismo tradizionalagorako joera eta tonu epiko zorrotza hartzen dute; egungo historiarekiko lotura hertsia agertzen du Kantu heroiko elegiakoa, Albanian eroritako ikurrari eta Sei eta ausiki bat zerurako (1960) liburuetan, eta orobat To Axion Esti (1959, Bidezko da), bere obrarik garrantzitsuenean. Beste poema-liburu interesgarriak ere baditu, hala nola Monograma (1972), Igarlea (1973), Alabaordeak (1974), Vila Natacha (1974), Zeinuen araudia (1977) eta, batez ere, Maria Nefeli (1979) aparta, etsita egon arren etorkizun handia duen emakume gazte baten irudian oinarritua. Prosan saiakerak, Teofilo pintorea (1973), Paper irekiak (1974) eta Papadiamantisen xarma (1976), eta itzulpen ugari egin ditu, besteak beste, Berridazketa (1976) liburuan bildutako Giraudoux, Maiakovski, Jouve, Lorca, Ungaretti eta Brechten lanenak. 1979an Literaturako Nobel saria jaso zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odysseus Elytis Aldatu lotura Wikidatan