Oftalmologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Snellenen kartela, oftalmologian erabilia.

Oftalmologia begien eta ikusmenaren diagnosiaz eta sendabideez arduratzen den medikuntzaren alorra edo espezialitate medikoa da.

Arlo honetako medikuak oftalmologoak dira.

Historia

Oftalmologian erabiltzen den foropteroa.

XVI. mendean eratu zen medikuntzaren alor berezi gisa, Georg Bartisch alemaniar medikua begien eritasunei buruz idazten hasi zenean.

1738. urte inguruan egin ziren lehen begi ebakuntzak, estrabismoa zuzentzeko ebakuntza, adibidez.

XVIII. mendean egin zen ikusmenaren akatsen lehen zehaztapena: glaukoma (1750), gaueko itsutasuna (1767), daltonismoa (1794), eta astigmatismoa (1801).

1864. urtean hasi zen Frans Cornelis Donders holandar medikua eriei lente zuzentzaileak jartzen.

XX. mendean aurrerapen handiak egin dira eritasunei aurrea hartzeko eta jaiotzetiko begi akatsak sendatzeko. Beste aurrerapen handi bat korneako ehunetako ebakuntzak izan dira.

Begietako ohiko gaixotasunak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oftalmologia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak