Oh Eun-sun

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:31, 20 urtarrila 2016
Oh Eun-sun
Datu pertsonalak
Izen osoa Oh Eun-sun
Ezizena Miss Oh
Jaio 1966ko martxoaren 1a (58 urte)
Namwon ( Hego Korea)
Hau korear izena da, abizena Oh du.

Oh Eun-sunkoreeraz: 오은선, hanjaz: 吳銀善— (Namwon, Hego Korea, 1966ko martxoaren 1a) alpinista da, munduko emakume alpinisten artean nabarmenenetakoa.

2004an Zazpi Tontorrak (zazpi kontinenteetako mendirik altuenak) igotzea lortu duen lehendabiziko emakume hegokorearra izatea lortu zuen. 2010eko apirilean, hamalau zortzimilakoak igo zituela aldarrikatu zuen; hala ere, aldarrikapena dudakotzat jo zuen Elizabeth Hawley kazetariak.[1] Hamalau mendiak igo dituen 21. pertsonatzat (eta lehenengo emakumezkotzat) hartu zen Oh mundu osoan, nahiz eta azkenean Kanchenjunga igo ez zuela esan zuten.[2]

Lehendabiziko zortzimilakoa 1997an igo zuen,[3] eta 2007 arte beste bi baino ez zituen igo. Handik aurrera, arineketa batean igo zituen besteak.[4]

Alpinismoari ekin baino lehen Ingeniaritza ikasi zuen Suwongo Unibertsitatean.[3]

Tontorrak[5]

Zortzimilakoak
Zazpi Tontorrak

Erreferentziak

  1. Mulvey, Stephen. (2010-04-23). «Korean woman climber's Himalayan record challenged» BBC News.
  2. Agirre, Ekaitz. (2010-04-28). «Oh Eun-Sunen hamalaukoa» Berria.
  3. a b Park, Si-soo. (2010-04-27). «Oh Completes Record 14-Peak Climb» Korea Times.
  4. Agirre, Ekaitz. (2010-04-28). «'Esprinter' polemikoa» Berria.
  5. MountEverest.com: Fitxa

Kanpo loturak