Ohio ibaia
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Ameriketako Estatu Batuak | |||||
| Luzera | 1.579 km | |||||
| Arroa | 490.601 km² | |||||
| Emaria | ahoan 7.957 m³/s | |||||
| Iturburua | Allegheny eta Monongahela ibaien elkargunea, Pittsburgh (Pennsylvania) | |||||
| Ibai ahoa | Mississippi ibaia | |||||
Ohio Estatu Batuetako ibaia da, Mississippi ibaiaren ekialdeko adar nagusia. 1.579 kmko luzera eta 490.601 km²ko arroa ditu. Pittsburghen (Pennsylvania) du sorrera, Allegheny eta Monongahela ibaien elkargunean, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera luzatzen da gero eta Cincinnati eta Louisville hirietatik igarotzen da. Cairo hirian (Illinois estatuan) elkartzen da Mississippi ibaiarekin. 1929an egin zen ubideari esker ontziz ibil daiteke Cairo hiritik Pittsburgh bitartean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/02 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.