Oier Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oier Mendizabal Huitzi, pilota arloan Mendizabal II.a deituraz ezaguna (Añorga, Donostia, Gipuzkoa, 1983ko maiatzaren 21a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,82 metro luze da, eta 85 kilo pisatzen du. Estreinako partida 2005eko ekainaren 18an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. 2014ko ekainean erretiratu zen, enpresak ez baitzion kontratua berritu.[1]

Amateurretan zaildutako atzelaria, bi eskuekin ona eta segurua, estelarrak jokatuz hasi zen profesionaletan debutatu zuen urtetik bertatik.[2] Joko mailarik eta lorpenik nabarmenenak 2008an eta 2009an izan zituen; urte horietan, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusian txapeldun eta txapeldunorde izan zen, hurrenez hurren, Olaizola II.a aurrelaria lagun zuela. 2010ean ere Olaizola II.arekin jokatu zuen txapelketa hori, baina ez zuten finalera iristerik lortu. Mendizabalek joko aldetik behera egin zuen, eta 2011ko txapelketan ez zen sartu. 2011ren hasieran, eskuko minak jota lau hilabeteko geldialdia izan zuen, bere onera etorri ezinda;[3] ordutik aurrera askoz maila apalagoan aritu zen, eta estelarrak jokatzeari utzi zion.

Kirol lorpenak

Erreferentziak