Oilarandoi

Koordenatuak: 43°09′15″N 1°19′58″W / 43.15426°N 1.33289°W / 43.15426; -1.33289
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oilarandoi
Datu orokorrak
Garaiera933 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′15″N 1°19′58″W / 43.15426°N 1.33289°W / 43.15426; -1.33289
MendikateaAdartzako mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Nafarroa Beherea
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBaigorri/Germieta
MendikatMendikat

Oilarandoi, Nafarroa Beherean dagoen mendi bat da, Pirinioetako Adartza mendilerroan. Bere garaiera 933 metrokoa da eta garaierari dagokionez Adartza mendilerroko hirugarren txikiena da, Madaria eta Munhogain mendien aurretik.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorrin bertatik kotxez joan daitekeen bide batek, Oilarandoi mendia inguratzen du Ahartza lepoatik iraganez. GR-10ak laguntzen du bidean. Behin lepora iritsirik, tontorra iparraldean geratzen da eta magal belartsu garbia igoz iristen da bertara. Tontorrean, ermita eta orientazio mahai bat daude. Baigorritik, ez da beharrezkoa Ahartza lepora iristea Oilarandoi mendiaren tontorrera iristeko. Izan ere, Gr-10aren saihesbideetako bat zuzenean tontorrera iristen da iparraldeko lepotik. Germietatik abiatuta Baigorritik GR-10etik tontorrera doan bidearekin lotzen da, lepoan.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilarandoi baigorriarrentzat mendi kutuna da; eskualdearen begiratokia, Mendekoste astelehenean egiten den erromesaldiak ospe handia du. Mendiaren tontorrean dagoen baselizan, ermita honen historia kontatzen duen plakatxo bat dago. Testua frantsesez idatzia dago. Ermita 1942ko maiatzaren 25ean zabaldu zen Jean Olagarai Baigorriko erretorearen ekimenez. Eguraldi eta denboraren poderioz kaltetuta, 1985ean Pierre Zarzabal erretoreak bultzatutako zaharberritze lanak egin ziren. Hala ere ezaguna da XVIII. mendean dagoeneko baseliza zegoela bertan eta batzuek segurutzat jotzen dute kristautasunaren aurrean mendia jainkoen egoitza zela eta horren ondorioz baigorriarren mendi sakratua ere badela esan daiteke[1].

Izenaren herri-ahoskera Oilandoi da eta batzuetan hala idatzi ere egin da, Euskaltzaindiak Oilarandoi aholkatzen badu ere[2]. Mixel Oronoz baigorriarrak Oilandoiko ermita liburua (2001, Elkarlanean) liburua idatzi zuen, herriari eta herritar ospetsu batzuei buruzkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa