Oilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oilo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaGalliformes
FamiliaPhasianidae
GeneroaGallus
Azpiespeziea Gallus gallus domesticus
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakchicken breast (en) Itzuli, oilasko-haragi eta oilo-arrautza
Bihotz-frekuentzia275 taupada minutuko

Oiloa (emea) edo oilarra (arra) (Gallus gallus, batzuetan Gallus gallus domesticus) hegazti etxekotua da, hegan egiten ez duena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak dituena. Mundu osoan hedatua dago.

Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena, oilaskoa, eme gaztea oilanda eta kume jaioberria txita.

Orain dela 5.000 urte inguru etxekotu zen. Indian eta Birmanian bizi den bankiba basoilotik datorrela uste da, Indiakoak baitira oilo etxekotua aipatzen duten idatzirik zaharrenak, eta zabaldu ere handik zabaldu zen Persiara, Mesopotamiara eta handik erromatarren bidez Europara. Mundu guztian zabaldua dago gaur. Artoa, garia eta beste hainbat labore-hazi janez elikatzen da. 21 egun behar izaten ditu txitoak arrautzatik ateratzeko; eta handik hiru hilabetera gai izaten da arrautzak erruten hasteko. Garrantzi handia du gizakiaren elikaduran, jateko onak baitira haren haragia eta egiten dituen arrautzak. Oilategi handietan hazten da gaur leku askotan. Oilo aldaera berriak ere sortu dira eskaeren arabera. Libornoko zuria, Leghorn-eko zuri gorria eta Wyandotte-koa dira erruleetan ezagunenak; Islandiakoa, Plymouth-ekoa eta Hampshire-koa aldiz haragitarakorik ezagunenak.

Sinbolismoa

Frantziako ikur nazionala ere bada oilarra.

Beste animalia batzuk

Oilar eta oiloa beste hainbat animaliaren izenetan agertzen den osagarria da. Adibidez:

Baita hegazti ez direnak ere:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oilo Aldatu lotura Wikidatan