Oion
|
Oion |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Oyón-Oion | |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Arabako Errioxa |
|
| Alkatea | Rubén Garrido Remírez de Ganuza (PP) | |
| Herritarra | oiondar | |
| Koordenatuak | 42°30′22″N 2°26′13″W / 42.50611°N 2.43694°WKoordenatuak: 42°30′22″N 2°26′13″W / 42.50611°N 2.43694°W | |
| Eremua | 45,16 km2 | |
| Garaiera | 440 m | |
| Distantzia | 58 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01320 |
|
| Biztanleria | 3.305 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 73,18 bizt./km² | |
| Sorrera | 1633 | |
| http://www.ayuntamientodeoyon.com/ | ||
Oion Arabako hego-ekialdean dagoen udalerri bat da. Arabako Errioxa kuadrilla edo eskualdean dago, Gasteiztik 58 bat kilometrora.
Arabako lurralde historikoko udalerririk populatuenetan bosgarrena da, Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Agurainen ondoren, 3.101 biztanle baitzituen 2008an. Azken urteotan asko hazi da; izan ere, Logroñoren lo-hiria bihurtu da, handik 4 kilometro besterik ez dagoenez.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Udalerri mugakideak[aldatu]
- Ekora (Araba) iparraldean.
- Logroño hegoaldean.
- Arabako Moreda eta Viana (Nafarroa) ekialdean.
- Lantziego mendebaldean.
Historia[aldatu]
1633an Guardiatik banandu zen, Felipe IV.aren eskutik hiribildu titulua jasota.
Ekonomia[aldatu]
Oiongo ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Oiondar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu, herrian ehunka mahasti-hektarea dauzkaten enpresa handiak baitaude. Olioa ekoizteko olibondoak ere badaude.
Aipatzekoa da Arabar Errioxako enpresen %40 Oionen daudela kokatuta.
Banaketa administratiboa[aldatu]
Udalerria hiru herriz osatua dago:
- Gorrebusto
- Labraza
- Oion (udalerriko herriburua)
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 906 | 996 | 1.058 | 1.056 | 1.132 | 1.133 | 1.219 | 1.310 | 2.006 | 2.315 | 2.132 | 2.464 | 2.929 |
Politika[aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PP alderdiko Rubén Garrido hautatu zuten alkate.
|
Oiongo udalbatza |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
Kultura[aldatu]
Hizkuntza[aldatu]
Oionek ikastola dauka 1978tik, "San Bizente" izena duena. Helduentzat IKAren euskaltegia ere badago.
1984, 1997, 2000 eta 2009. urteetan antolatu zuten bertan Arabako ikastolen jaia, Araba Euskaraz alegia.
Jaiak[aldatu]
- Katxiaren Iraulia, urtarrilaren 21 eta 22an. Herriaren independentzia ospatzen duen antzinako dantza da, 300 urte baino gehiago dituena.[2]
- Herriko zaindari diren Done Bikendi eta Done Anastasioren jaiak, urtarrilaren 21an eta 22an.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza, barroko estilokoa, baina XVIII. mendean eraikia. Herriko ondare zibilari dagokionez, Kondeen Jauregia eta Marques del Puertoren Jauregia dira aipagarrienak.
- Labraza hiribildu harresiduna, Erdi Aroko kutsu ederrekoa.
Oiondar ospetsuak[aldatu]
- Francisco Ibáñez Irribarria (1951 -) musikaria.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/13an kontsultatua
- ↑ (Gaztelaniaz) elcorreodigital.com: El revolcón del Katxi
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Oiongo Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Oion Auñamendi entziklopedian
- (Euskaraz) Labrazako harresiak euskadi.net webgunean
- (Euskaraz) San Bizente ikastolaren bloga
|
|||||||||||