Okondo

Koordenatuak: 43°09′44″N 3°01′08″W / 43.162222222222°N 3.0188888888889°W / 43.162222222222; -3.0188888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Okondo
 Araba, Euskal Herria

Okondoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAiaraldea
Izen ofiziala Okondo
AlkateaJon Escuza Del Campo (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01.409
INE kodea01042
Herritarraokondar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°09′44″N 3°01′08″W / 43.162222222222°N 3.0188888888889°W / 43.162222222222; -3.0188888888889
Map
Azalera29,90 km2
Garaiera300-929 metro
Distantzia56 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.198 (2023)
11 (2022)
alt_left 577 (%48,2) (%51) 611 alt_right
Dentsitatea0,04 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 19,19
Zahartze tasa[2]% 22,51
Ugalkortasun tasa[2]‰ 42,11
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 84,71 (2011)
Genero desoreka[2]% 9,83 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 9,84 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 26,4 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 10.91 (2016)
Datu gehigarriak

Okondo[1] (gaztelaniaz Oquendo) Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldeko kuadrillakoa. Sei herri edo auzo ditu: Irabaien, Villachica, San Roman, Ugalde, Jandiola eta Zudibiarte.[5]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganekogorta mendiaren azpian kokatuta dugu.

Okondoko paisaia.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Gueñes eta mendebaldean Gordexola udalerri bizkaitarrak eta hegoaldean Aiara eta ekialdean Laudio udalerri arabarrak mugakide ditu.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aretxaga
  2. Villachica
  3. Eskauriatza (herriburua)
  4. Irabien
  5. Jandiola
  6. Okondogoiena edo San Roman
  7. Okondoibarra
  8. Ugalde
  9. Zudubiarte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko aztarnak topatu zituen Jose Miguel Barandiaranek herrian dagoen Mariazuloko koban, giza hezurrak hain zuzen ere.

Erdi Aroan, Okondo Aiarako Jaurerrian sartu zen 1020. urtean, eta 1521ean Bizkaiko jaurerriko foruei atxeki zitzaien, hurrengo ia 70 urteetan udalerri bizkaitarra izan zen. 1590ean, beraz, Aiaraldeko Batzarretara itzuli zen nolabaiteko autonomiaz, eta 1841ean udaletxe propioa lortu zuten, Aiaratik banatuta.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okondoko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okondoko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okondoko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[6]
Bildu
5
411 (%50,99)
Okondo Bai
2
193 (%23,95)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
188 (%23,33)
Alderdi Popularra (PP)
-
12 (%1,49)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
-
2 (%0,25)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Okondoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Abel Ibarguchi Arechaga[7][8] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Ulibarri Garrastachu[7][8] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Urruela Guerra[7][9] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Alcalde Olano[7][10] 1991 1992 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12] 1992 1995 Eusko Alkartasuna
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12] 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12] 1999 2003 Eusko Alkartasuna
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12][13] 2003 2007 Okondo Gallarraga[13]
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12] 2007 2009 b Eusko Alkartasuna
Sergio Tato Eguren[7][11][12] 2009 2011 Eusko Alkartasuna
Sergio Tato Eguren[7][12] 2011 2015 Bildu
Sergio Tato Eguren[7][14][15] 2015 2019 Okondo Aurrera[14][15]
Jon Escuza Del Campo[7][16][17] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Escuza Del Campo[18] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a 1992ko Azaroan zentsura-mozio batek Angel Alcalde Olano alkatetzatik bota zuten.

b 2009ko Urrian Andres Alcalde Olano Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega
16 Artziniega Artziniega (gasolindegia)LantenoMenagaraiIbaguenArespalditzaMurga (industrialdea)IzoriaAmurrio (gasolindegia)AmurrioAmurrio (San Jose)Laudio (Gurutze Gorria)LaudioLaudio (Ugarte)Okondo (Goienuri)Okondo (Okondoxena)Okondo (Zubidiarte)Okondo (Jubilatuen kluba)Okondo (Kutxabank) Okondo

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. Baserri Azoka, 2012ko martxoaren 25ean.

Tradizioz, abeltzaintza eta nekazaritza izan dira udalerri honetako jarduera nagusiak, bai eta industria ere. Izan ere, XVII. mendearen amaieran irina egiteko bederatzi errota eta burdinola bat zeuden Okondon.

Urtero, martxoan, Baserri azoka egiten dute, Okondoko Udalak antolatua; eta, harekin batera, Enkarterriko billano txakurraren jardunaldia.[19]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abuztuaren amaieran, San Bartolome jaiak ospatzen dituzte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zurikaldai dorretxea eta jauregia
  • Zudibiarte dorrea
  • Aranbarri oinetxea
  • Untzako Andra Mariren eliza
  • San Bartolome, San Prudentzio, San Esteban eta Otaolako San Sebastianen baselizak.

Okondar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 57 or..
  6. 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2011/08/13an kontsultatua
  7. a b c d e f g h i j k l m n «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  8. a b «Okondo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  9. «Urruela, Juan» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  10. a b c d e f (Gaztelaniaz) «El odio quema Okondo» El Diario Vasco 2009-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  11. a b c d e f (Gaztelaniaz) «El alcalde de Okondo deja el cargo y su partido aduciendo razones personales» El País 2009-10-27 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  12. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Bildu mantiene la Alcaldía de Okondo y logra la de Ayala» El Correo 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  13. a b «Okondo: Zatiketa eta batuketen aritmetikaren emaitza aldakorra» Aiaraldea 2015-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  14. a b (Gaztelaniaz) «Sergio Tato aspirará a repetir alcaldía con Okondo Aurrera en las próximas municipales» Radio Llodio (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  15. a b (Gaztelaniaz) «Tato vuelve a encabezar la lista de Okondo Aurrera» Diario de Noticias de Álava 2019-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  16. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  17. (Gaztelaniaz) «La makila regresa 28 años después a manos jeltzales» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  18. (Gaztelaniaz) «El PNV de Okondo no desvela si habrá pactos tras su mayoría absoluta» El Correo 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  19. (Gaztelaniaz) «Okondo da la bienvenida a la primavera con su Baserri azoka» www.eitb.eus 2019-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba