Okotea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ocotea porosa

Okotea laurazeoen familiako zenbait zuhaitz eta zuhaixkaren genero-izena da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hosto gogor larrukarak dituzte, txandakatuak eta adarren alde banatan kokatuak. Lorea hostoen oinean edo adar txikien puntetan izan dezakete; lore txikiak dituzte gehienek.

280 bat okotea-espezie ezagutzen dira; gehienak Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan hazten dira, baina Afrikako iparraldean ere hazten dira batzuk.

Okotea batzuen azala eta fruituak sukarra kentzeko erabiltzen dituzte Amerikako indiarrek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]