Okre
| Kolore koordenatuak | ||
|---|---|---|
| Uhin-luzera | nm | |
| Hamaseitarra | #CC7722 | |
| RGB | (r, g, b) | (204, 119, 34) |
| CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 42, 83, 20) |
| HSV | (h, s, v) | (30°, 83%, 80%) |
Okrea bere kolore bereizgarri ematen dion hematitean aberatsa den buztin mota bat da. Margotzeko erabiltzen da.
Okre kolorea [aldatu]
Okre kolorea, ohi, hori urrekara bat bezala deskribatzen da, arinki kafe kolorekoa ikusten delarik.
Pigmentua [aldatu]
- okre horia Fe2O3 • H2O, burdin oxido hidratatua
- okre gorria Fe2O3, kimikoki okre horia bezalakoa, baina beroaren bidez gorritua.
- okre kafea (Goetita) neurri batean hidrataturiko burdin oxidoa baita ere.
Okreak, ezagutzen diren pigmentu antzinakoenen artean daude, historiaurretik datatuak daudenak, non mural eta eraikinetan erabiltzen zen. Egiptoarrek, gainera, gorputza makilatzeko erabiltzen zuten. Badaude datuak egiptoar, greziar eta erromatar kulturek, tratamendu sendagarrietan erabili izanarena, kauterizazioentzako laguntza bezala.
Erdi Arotik aurrera, margolariek euren margolanetan erabiltzen zuten. Okrea ezagun egin zen Jean-Etienne Astier eskala handian ekoizten hasi zenean, 1785ean, Roussillon eskualdean, Frantzian. Eskualde honetako ekoizpena urteko 40 mila tonakoa izatera iritsi zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren urteko 2 mila tona baino gutxiagora jaitsi zen arren.
Okre guztiak ez dira toxikoak, eta azkar lehortzen diren eta uniformeki azalerak estaltzen dituzten margoak egiteko erabiltzen dira. Mundu osoan daude tonu ezberdinetan, iturri askok, kafe koloreko okrerik hoberena Ziprekoa eta hori eta gorri koloreko hoberenak Roussillonekoak direla dioten arren.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Red Ochre, Yellow ochre, eta Brown ochre