Okupazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Okupazioaren ikurra

Okupazioa beste baten jabegoa den etxe, eraikuntza, lurralde, eta beste ezelako eremua eskuratzeari deritzo. Hitza gaztelaniatik dator: Ocupación. Bere izaera punky eta antisistemagatik k-z idazten da. Esanahiaren zentzua "hutsik dagoen edozer gauza" betetzetik dator. Orokorrean, jabearen baimenik gabe legez kanpoko jokaera da.

Gaur egun okupazio mota ohikoenak etxeenak eta lurraldeenak dira.

Etxebizitzen okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen barnean bi okupazio mota oso ezberdin sartzen dira, helburuaren arabera bereiziak. Hala ere, bietan hutsik dagoen etxebizitza edo eraikuntza bat hartzen da, okuparen beharren arabera erabiltzeko.

Okupazioaren aldeko kartel bat, katalanez: "Aska ditzagun deshabitatutako guneak".

Erabilera publikorako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitza baten okupazioaren helburua hura gizarteari eskeintzea denean. Horrelako gune okupatuei Euskal Herrian gaztetxe deitu ohi zaie. Dena den, etxeak ez du zertan gaztetxearen egitura eta barne antolukantzerekin bat etorri behar. Kolektibo anarkistek, adibidez, ateneo libertario deitutako guneak sortzen dituzte.

Okupazioak berak, kasu hauetan, sistemarekiko etsaitasun handia darama bere baitan. Izan ere, legez kanpoko ekintza bat publikoki ezagutzera ematen da. Horrek bukatzen ez den soka bat sortzen du, proiektu horietan ilegalidade hori onartzen duen jendeak baino ez baitu parte hartzen. Jende hori, kasu gehienetan, sistemaren aurkako pisizio garbiak azaltzen dituena da. Hau da okupazioa asanblearismo, autogestio, ekologismo, antikapitalismo edo antzeko ideiekin horren lotuta egotearen arrazoia.

Erabilera pribaturako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona edo talde batek, bere erabilerako, haiena ez den etxebizitza hutsa eskuratzen duenean. Gaur egun, mugimendu hau ahalmen ekonomikoarekin dago lotuagoa ideologiarekin baino. Espekulazioaren aurka borrokatzeko asmoz etxebizitzak okupatzen dituzten ekintzaileak ere badiren arren, okupa gehienak arazo ekonomiko eta pertsonal larriak dituzten jendea dira, egoera tamalgarrietan dauden etxebizitzak okupatzera behartuak daudenak.

Lurraldeen okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero eta gutxiago erabiltzen den protesta metodoa. Espainiako estatuan 80ko hamarkadan ugariagoa izan zen; batez ere Andaluzian, jornalari kopuru handia zela eta. Lan baldintza hobeak lortzeko greba edo manifestaldiak egin beharrean, ugazaben lurrak okupatzeari ekin zioten. Munduan barna ikusmira erakarri duen beste nekazari mugimendu bat, Brasileko Lurrik Gabekoen Mugimendua (MST) izan da, non nekazari pobreek lurjabe handien lurrak bereganatzen dituzten.

Honen adierazgarri berezi eta ezohikoak Marinaledan SOC nekazari-sindikatuko jornalariek Albako Dukesaren lurraldeetan eginikoak dira. Honen azken adibideak Maiatzaren 1ean SOC-ek, CNTk eta CGTk Espainiako hegoaldean eginikoak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Okupazio