Okzitania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Okzitania


Occitània

Ez da estatua
Okzitaniako bandera
Bandera
Goiburua: Larguesa, Convivéncia, Paratge
Occitanie.png
Hiriburua Ez du1
Hiri nagusiak Bordele, Limoges, Marseilla, Niza, Tolosa Okzitania
Eremua 190.000 km²
Biztanleria 15,9 milioi (2008)
Dirua euroa
Herritarra okzitaniar
Hizkuntza(k) okzitaniera, frantsesa, italiera, katalana
Ofiziala(k) Frantzian: frantsesa
Italian: italiera
Arango haranean:
okzitaniera (aranera), kataluna, gaztelania
1: Tolosa hartzen da hiriburu historikotzat

Okzitania (Occitània, ahoskatuta: /utsiˈtanjɔ/, /uksiˈtanjɔ/, /ukʃiˈtanjɔ/, /uksiˈtanja/) okzitaniera hizkuntza hitz egiten den lurraldeari deritzo.

Frantziaren midi-a, Italiako Piemonte eta Kataluniako Araneko harana barne biltzen ditu.

Eskualde okzitaniarra den Bearnok eta Ipar Euskal Herriak batera osatzen dute Frantziako 64. departamendua (Pirinio Atlantikoak). Gainera, zenbait talde okzitaniarzaleren aburuz, Baiona, Miarritze eta Angeluko inguruak ere kontuan izan beharko lirateke Okzitaniaz hitz egitean.

Eduki-taula

Etimologia [aldatu]

Okzitania literatura latindarrean XIII. mendearen bukaeran sorturiko terminoa da. Bi espresioren kontrakzioz sorturikoa da, Okz lenga d'Ocari erreferentzia eginez, Dantek emandako izena eta, itania ziurrenik Akitania terminoaren imitaziotik aterata.

Geografia [aldatu]

Eskualde edo probintzia tradizionalak [aldatu]

Banaketa administratiboa [aldatu]

Okzitania lau estatutan banatuta dago: Frantzia, Espainia, Italia eta Monako. Azken hiruretan hauexek dira banaketa ofizialak:

Frantses estatuari dagokionez eskualde hauetan banatu zituzten bere lurrak:

Estatu horretako 39 departamenduk Okzitaniako lur eremuak dituzte. 27 bere osotasunean dira okzitaniarrak, 5 nagusiki eta beste 7k lurraldeko erdia baino gutxiago den zatia dute Okzitanian. Departamenduko kodeak lagunduta eta horren arabera ordenatuta hauexek dira:

  • Osorik Okzitanian:
  1. Alpes-de-Haute-Provence (Aups d'Auta Provença, 04)
  2. Alpe Garaiak (Auts Aups, 05)
  3. Itsas Alpeak (Aups Maritims, 06)
  4. Ariège (Arièja, 09)
  5. Aude (11)
  6. Aveyron (Avairon, 12)
  7. Bouches-du-Rhône (Bocas de Ròse, 13)
  8. Cantal (15)
  9. Corrèze (Corresa, 19)
  10. Creuse (Cruesa, 23)
  11. Gard (30)
  12. Garona Garaia (Auta Garona, 31)
  13. Gers (32)
  14. Hérault (Erau, 34)
  15. Landak (Lanas, 40)
  16. Haute-Loire (Aut Léger, 43)
  17. Lot (Òlt, 46)
  18. Lot-et-Garona (Òlt e Garona, 47)
  19. Lozère (Losera, 48)
  20. Puy-de-Dôme (Puèi Domat, 63)
  21. Pirinio Garaiak (Auts Pirenèus, 65)
  22. Tarn (81)
  23. Tarn eta Garona (Tarn e Garona, 82)
  24. Var (83)
  25. Vaucluse (Vauclusa, 84)
  26. Haute-Vienne (Auta Vinhana, 87)
  • Nagusiki okzitaniarrak direnak:
  1. Allier (Alèir, 03): hegoaldeko erdia baino gehiago.
  2. Ardèche (Ardecha, 07): dena iparraldeko zerrenda izan ezik.
  3. Dordoina (Dordonha, 24): dena bi udalerri izan ezik.
  4. Drôme (Droma, 26): dena iparraldeko zerrenda izan ezik.
  5. Gironda (33): gehiena; kanpoan ipar-ekialdeko eskualde batzuk geratzen dira.
  6. Pirinio Atlantikoak (Pirenèus Atlantics, 64): Bearno osoa; hizkuntza aldetik Ipar Euskal Herriko eremu batzuk euskararekin konpartitzen ditu.
  • Erdia baino gutxiago Okzitanian:
  1. Charente (Charanta, 16): ekialdeko erdialde ia osoa, Okzitaniako Charente izena duena.
  2. Cher (Char, 18): hegoaldeko zerrenda besterik ez.
  3. Indre (36): hegoaldeko zerrenda baino ez.
  4. Isère (Isèra, 38): hegoaldeko zerrenda nahiko handia.
  5. Loire (Léger, 42): ekialdean lur zerrenda bat eta hegoaldean beste bi.
  6. Ekialdeko Pirinioak (Pirenèus Orientaus, 66): Ipar Kataluniaz gain Fenolhedés eskualde okzitaniarra.
  7. Vienne (Vinhana, 86): hego-ekialdeko zerrenda.

Hiri nagusiak [aldatu]

(Oharra:*1999; **2004; ***2005)

Orografia [aldatu]

Okzitania zazpi zonalde orografikotan bana daiteke:

* Loira ibaiaren arroa, Vinhana, Aler, Cruesa eta Gartempa ibaiekin.

Herrialdeko beste ibai batzuk dira Aturri, Charenta, Aude, Argeç, Var, Eira, Illa, [Llui]], Midosa Midor eta Sason

Lakuei dagokienez, garrantzitsuenak Airolha, Leucata edo Salses, Lacanau, Casau, Sijan, Biscarrossa, Carcanc, Taur, Mauguòu, Mar de Berra, Òrt , Charpal, Arcaishon, Leon eta Sostons.

Kultura [aldatu]

Hizkuntzak [aldatu]

Okzitaniako biztanleek hiru hizkuntza nagusi indartsu erabiltzen dituzte: frantsesa eta italiera batik bat eta, neurri txikiagoan, gaztelania. Baina lurraldeari ezaugarri nagusia ematen dion hizkuntza ere egiten dute, okzitaniera alegia. Eta berarekin batera, baita beste mintzaira gutxitu batzuk ere: katalana esate baterako. Halaber, mugakideak dituzte beste hiztun gutxitu batzuk, mendebaldetik ekialdera euskaldunak, aragoieradunak eta katalanak.

Musika [aldatu]

Folk musika arloan, aipatzekoa da Xarnege taldea, Ipar Euskal Herria eta Gaskoniaren tradizioak uztartzen dituena.

Literatura [aldatu]

Erdi Aroan, trobadore okzitaniarren jarduera nabarmena izan zen. Bestela, idazle klasikoen artean Frederic Mistral azpimarragarria da, eta garaikideen artean bestela Adelina Yzac elebiduna dugu.

Gastronomia [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Okzitaniar sukaldaritza

Okzitaniar sukaldaritzak Mediterranear sukaldaritza delakoaren barruan koka badaiteke ere, Kataluniako edo Italiakoengandik bereizten dituen elementuak ditu; eta Frantses estatuko iparraldeko sukaldaritzarekin desberdintasun nabariak ditu.

Mediterraneo itsasoaren inguruko beste lur batzuetan erabiltzen diren oinarrizko osagai eta zaporeak konpartitzen ditu (okela, arraina, barazkiak, oliba-olioa); ezaugarri berezia perrexila, erromeroa, ezkaia, oreganoa edo albaka bezalako belar aromatikoen erabilera zabala da. Baina Atlantiko aldera ere hurbiltzen da: kaloria gehiago duten gaztak, pateak, esne-gaina, gurina...Kostaldea-barnealdea banaketa ere pertinentea delarik, azkenean azpieremu gastronomikoak egiteko orduan mugaketak gutxi gorabehera okzitanieraren dialektoenarekin bat egiten du.

Ikurrak [aldatu]

Izarduna.

Eskualdeak izaera politiko uniformerik ez duenez, ikur okzitanoek ofizialtasun maila ezberdinak dauzkate lurraldearen arabera. Erabilienen artean aipa daitezke:

  • Tolosa Okzitaniako Gurutzea. Tolosako lehengo kondeen ikur dinastikoa, bere lehen agerpena 1165ko zigilu batean da. Gurutzea Okzitaniako hainbat lurraldetako banderetan ageri da, adibidez Languedoc-Roussillongoan, Alpe Garaietako departamentukoan edota Aran Haranekoan. Askotan agertzen da kultura okzitaniarreko herrietako heraldikan, eta batzuetan herri edo eskualde bat Okzitaniaren parte dela adierazteko erabiltzen da (herrietako sarreretako karteletan, adibidez).
  • Era beran, gurutze honek hondo gorrian eta beste ezer gabe osatzen du Okzitaniako bandera. Bandera hau ofiziala da Midi-Pirinioetako eskualdean, eta askotan erabiltzen da modu ofiziosoan kultura okzitaniarraren ikur bezala (adibidez, zonalde turistikoetako panel eleanitzetan okzitanierazko bertsioa markatzeko.

Politika [aldatu]

Alderdi politiko nazionalistak [aldatu]

Okzitanian aukera politiko nazionalista gutxiengoa da, eta hauteskundeetan ez du inoiz emaitza aipagarririk lortu.

Okzitaniako nazionalismoak 1959an izan zuen bere lehen adierazpide politikoa, Francés Fontan-ek Partit Nacionalista Occità (gaur egun Partit de la Nacion Occitana) sortu zuenean. Ondoren, hainbat erakunde eta alderdi sortu ziren, Volèm Viure al País aldarrikapen mugimendua horien artean, 1974ean. Halaber, Partit Occitan sortu zen, Frantziako hauteskunde orokorretara eta eskualde hauteskundeetara aurkeztu izan den alderdia. 2003an, alterglobalizazio mugimendutik Gardarem la Tèrra alderdia sortu zuten.

- Bestelako mugimendu okzitaniarzaleak:

- Desagertutako erakunde nazionalistak:

Kanpo loturak [aldatu]