Okzitania

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:54, 19 uztaila 2016
Okzitania
Occitània


Occitanie.png
Geografia
HiriburuaBordele, Limoges, Marseilla, Niza, Tolosa
43°36′16″N 1°26′38″E
Azalera190.000
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Demografia
Biztanleria16.922.045
Dentsitatea85,42 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
Ordu eremua

Okzitania (Occitània, ahoskatuta: /utsiˈtanjɔ/, /uksiˈtanjɔ/, /ukʃiˈtanjɔ/, /uksiˈtanja/) okzitaniera hizkuntza hitz egiten den lurraldeari deritzo.

Frantziaren midi-a, Italiako Piemonte eta Kataluniako Arango harana barne biltzen ditu.

Eskualde okzitaniarra den Bearnok eta Ipar Euskal Herriak batera osatzen dute Frantziako 64. departamendua (Pirinio Atlantikoak). Gainera, zenbait talde okzitaniarzaleren aburuz, Baiona, Biarritz eta Angeluko inguruak ere kontuan izan beharko lirateke Okzitaniaz hitz egitean.

Etimologia

Okzitania literatura latindarrean XIII. mendearen bukaeran sorturiko terminoa da. Bi espresioren kontrakzioz sorturikoa da, Okz lenga d'Ocari erreferentzia eginez, Dantek emandako izena eta, itania ziurrenik Akitania terminoaren imitaziotik aterata.

Geografia

Okzitania

Eskualde edo probintzia tradizionalak

Banaketa administratiboa

Okzitania lau estatutan banatuta dago: Frantzia, Espainia, Italia eta Monako. Azken hiruretan hauexek dira banaketa administratiboak:

Frantses estatuari dagokionez eskualde hauetan banatu zituzten bere lurrak:

Estatu horretako 39 departamenduk Okzitaniako lur eremuak dituzte. 27 bere osotasunean dira okzitaniarrak, 5 nagusiki eta beste 7k lurraldeko erdia baino gutxiago den zatia dute Okzitanian. Departamenduko kodeak lagunduta eta horren arabera ordenatuta hauexek dira:

Osorik Okzitanian

  • Nagusiki okzitaniarrak direnak:
  • Allier (Alèir, 03): hegoaldeko erdia baino gehiago.
  • Ardèche (Ardecha, 07): dena iparraldeko zerrenda izan ezik.
  • Dordoina (Dordonha, 24): dena bi udalerri izan ezik.
  • Drôme (Droma, 26): dena iparraldeko zerrenda izan ezik.
  • Gironda (33): gehiena; kanpoan ipar-ekialdeko eskualde batzuk geratzen dira.
  • Pirinio Atlantikoak (Pirenèus Atlantics, 64): Bearno osoa; hizkuntza aldetik Ipar Euskal Herriko eremu batzuk euskararekin konpartitzen ditu.

Hiri nagusiak

(Oharra:*1999; **2004; ***2005)

Orografia

Viñamala mendia.

Okzitania zazpi zonalde orografikotan bana daiteke:

* Loira ibaiaren arroa, Vienne, Allier, Creuse eta Gartempe ibaiekin.

Herrialdeko beste ibai batzuk dira Aturri, Charente, Aude, Argeç, Var, Eure, Illa, [Llui]], Midouze Midou eta Sason.

Lakuei dagokienez, garrantzitsuenak Airolha, Leucata edo Salses, Lacanau, Casau, Sijan, Biscarrosse, Carcanc, Taur, Mauguòu, Mar de Berra, Òrt , Charpal, Arcachon, Leon eta Sostons.

Kultura

Hizkuntzak

Okzitaniako biztanleek hiru hizkuntza nagusi indartsu erabiltzen dituzte: frantsesa eta italiera batik bat eta, neurri txikiagoan, gaztelania. Baina lurraldeari ezaugarri nagusia ematen dion hizkuntza ere egiten dute, okzitaniera alegia. Eta berarekin batera, baita beste mintzaira gutxitu batzuk ere: katalana esate baterako. Halaber, mugakideak dituzte beste hiztun gutxitu batzuk, mendebaldetik ekialdera euskaldunak, aragoieradunak eta katalanak.

Musika

Folk musika arloan, aipatzekoa da Xarnege taldea, Ipar Euskal Herria eta Gaskoniaren tradizioak uztartzen dituena.

Literatura

Erdi Aroan, trobadore okzitaniarren jarduera nabarmena izan zen. Bestela, idazle klasikoen artean Frédéric Mistral azpimarragarria da, eta garaikideen artean bestela Adelina Yzac elebiduna dugu.

Gastronomia

Sakontzeko, irakurri: «Okzitaniar sukaldaritza»

Okzitaniar sukaldaritzak Mediterranear sukaldaritza delakoaren barruan koka badaiteke ere, Kataluniako edo Italiakoengandik bereizten dituen elementuak ditu; eta Frantses estatuko iparraldeko sukaldaritzarekin desberdintasun nabariak ditu.

Mediterraneo itsasoaren inguruko beste lur batzuetan erabiltzen diren oinarrizko osagai eta zaporeak konpartitzen ditu (okela, arraina, barazkiak, oliba-olioa); ezaugarri berezia perrexila, erromeroa, ezkaia, oreganoa edo albaka bezalako belar aromatikoen erabilera zabala da. Baina Atlantiko aldera ere hurbiltzen da: kaloria gehiago duten gaztak, pateak, esne-gaina, gurina...Kostaldea-barnealdea banaketa ere pertinentea delarik, azkenean azpieremu gastronomikoak egiteko orduan mugaketak gutxi gorabehera okzitanieraren dialektoenarekin bat egiten du.

Ikurrak

Izarduna.

Eskualdeak izaera politiko uniformerik ez duenez, ikur okzitanoek ofizialtasun maila ezberdinak dauzkate lurraldearen arabera. Erabilienen artean aipa daitezke:

  • Tolosa Okzitaniako Gurutzea. Tolosako lehengo kondeen ikur dinastikoa, bere lehen agerpena 1165ko zigilu batean da. Gurutzea Okzitaniako hainbat lurraldetako banderetan ageri da, adibidez Languedoc-Roussillongoan, Alpe Garaietako departamentukoan edota Aran Haranekoan. Askotan agertzen da kultura okzitaniarreko herrietako heraldikan, eta batzuetan herri edo eskualde bat Okzitaniaren parte dela adierazteko erabiltzen da (herrietako sarreretako karteletan, adibidez).
  • Era beran, gurutze honek hondo gorrian eta beste ezer gabe osatzen du Okzitaniako bandera. Bandera hau ofiziala da Midi-Pirinioetako eskualdean, eta askotan erabiltzen da modu ofiziosoan kultura okzitaniarraren ikur bezala (adibidez, zonalde turistikoetako panel eleanitzetan okzitanierazko bertsioa markatzeko.

Politika

Okzitanian aukera politiko nazionalista gutxiengoa da, eta hauteskundeetan ez du inoiz emaitza aipagarririk lortu.

Okzitaniar nazionalismoak 1959an izan zuen bere lehen adierazpide politikoa, Francés Fontan-ek Partit Nacionalista Occità (gaur egun Partit de la Nacion Occitana) sortu zuenean. Ondoren, hainbat erakunde eta alderdi sortu ziren, Volèm Viure al País aldarrikapen mugimendua horien artean, 1974ean. Halaber, Partit Occitan sortu zen, Frantziako hauteskunde orokorretara eta eskualde hauteskundeetara aurkeztu izan den alderdia. 2003an, alterglobalizazio mugimendutik Gardarem la Tèrra alderdia sortu zuten.

- Bestelako mugimendu okzitaniarzaleak:

- Desagertutako erakunde nazionalistak:

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okzitania Aldatu lotura Wikidatan