Olabeaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Olabeaga

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Basurtu-Zorrotza
Olabeaga.PNG
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Olabeaga Euskal Herria-n dago
Olabeaga
Olabeaga Bizkaia-n dago
Olabeaga
Olabeaga Bilbo-n dago
Olabeaga
Koordenatuak: 43°15′51″N 2°57′18″W / 43.26417°N 2.955°W / 43.26417; -2.955Koordenatuak: 43°15′51″N 2°57′18″W / 43.26417°N 2.955°W / 43.26417; -2.955
Luis Paret: Olabeagako ontziola (1784-1786). Agian gaur egun gordetzen den Olabeagako irudirik zaharrena

Olabeaga Bilboko auzoa da. Bilboko Basurtu-Zorrotza barrutian kokaturik dago, hiriaren ipar mendebaldean. Olabeagak 1.093 biztanle dauzka eta 0,25 kilometro karratuko azalera. Auzoaren iharduera ekonomiko nagusia betidanik egon da Bilboko itsasadarrari lotua ondoan dagoen Zorrotzaurren bezalaxe. Horrela, XIX. mendetik aurrera untzigintza eta portuari loturiko iharduera ekonomikoak nagusi izan ziren. Horien artean, jarduera askok bakailaoaren arrantzarekin zerikusia zutenez, auzoak Norbegia ezizena hartu du.

Gaur egun, Olabeagako auzoa, Bilbok hazteko duen aukera bakanetakoa da. Horregatik, udalak proiektu bat aurkeztu zuen 2005ean Zaha Hadid arkitektu anglo-irakiarraren eskutik, auzoa berreskuratu, eta etxebizitza berriak eraikitzeko. Proiektuaren arabera, 1.500 etxebizitza berri eraikiko dira, eta hasieran auzoko etxebizitza zaharren zati handi bat botatzea aurrikusten bazen ere, azkenik, auzoko etxebizitza guztiak mantenduko dira, Zorrotzaurren gertatu bezala.

Etxebizitzez gain, Bilborako lurpeko autobide berria eraikiko da "Olabeagako Erlaitza" deritzona. Honen bitartez Sabino Aranako bidezubia eraitsi ahal izango da. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko campus berria eta San Mameseko futbol zelai berria eraikiko dira auzoan. Proiektu guzti horiek Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren pabilioiek hartzen dituzten lurretan egingo da.

Kalerik garrantzitsuenak [aldatu]

  • Ventosaren bidea
  • Olabeagako San Nikolasen kalea
  • Olabeagako Kaia

Poesia [aldatu]

Bilboko ibaia
ibaia zabala,
eskola edadez
gure magala:
nagusiagotan
ametsen kala,
zenbat izerdi,
zenbat itz erdi,
zenbat deskarga,
zenbat behar da,
asetzeko i?

Alfontso Irigoienen "Olabeagatik" poesia zatia