Olatz Arbelaitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olatz Arbelaitz

Bizitza
JaiotzaErrenteria1970eko azaroaren 7a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaClemente Rodríguez Lafuente
Doktorego ikaslea(k)Ander Garcia
Iñigo Perona (en) Itzuli
Aizea Lojo Novo (en) Itzuli
Ibai Gurrutxaga Goikoetxea (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak

Twitter: OlatzArbe Inguma: olatz-arbelaitz-gallego Edit the value on Wikidata

Olatz Arbelaitz Gallego (Errenteria, Gipuzkoa) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. UEUko Informatikako sailburua ere bada.

Ikerlaria

Algoritmoak, Datu-meatzaritza eta Paralelismoaren arloetan aritzen den ALDAPA taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 2002an defenditu zuen doktore-tesian VRPTW sistema arin eta sendo bat sortu zuen hainbat ibilgailuren ibilbideak optimizatzeko, denen artean helburu komun bat bete behar dutenean. Tesi horretan aplikazio praktiko bat ere sortu zuen Nafarroako enpresa batentzat; enpresa horretan egunero asmatu behar da zeintzuk diren ibilbide optimoak bere kamioientzat, kamioiek inguru geografiko zabal batean erregaia eskaeren arabera banatu ahal izateko.[1] OLatz Arbelaitzek hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Nazioarteko 120 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[2]

UEUkidea

UEUkidea da ikasle zenetik eta hainbat urtetan izan da Informatikako sailburua eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretako arduraduna.

Liburuak

Erreferentziak

  1. Soluciones Basadas en Simulated Annealing para el VRPTW. [Donostiako Informatika Fakultatea|Informatika Fakultatea], UPV-EHU, 2002eko maiatza
  2. Olatz Arbelaitz Google Scholar Citations webgunean

Ikus, gainera

Kanpo loturak