Olatzagutia
|
Olatzagutia |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Olazti/Olazagutia | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Burunda, Sakana |
|
| Alkatea | Gurutze Rodríguez Armendaritz (Bildu) | |
| Herritarra | olatzagutiar | |
| Koordenatuak | 42°52′40″N 2°11′40″W / 42.87778°N 2.19444°WKoordenatuak: 42°52′40″N 2°11′40″W / 42.87778°N 2.19444°W | |
| Eremua | 19,24 km2 | |
| Garaiera | 541 m | |
| Distantzia | 53 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31809 |
|
| Biztanleria | 1.737 bizt (2009) | |
| Dentsitatea | 90,28 bizt/km² | |
Olatzagutia[1] Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean kokatutakoa, hain zuzen ere, Burunda bailaran. Udalerriaren izen ofiziala Olazti/Olazagutia da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 1.737 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua
Olatzagutia Nafarroako hiriburutik 53 kilometrora kokatzen da, Urbasako mendizerraren oinetan eta bertatik jaisten den errepideak eta N-1 autobideak bat egiten duten puntuan. Herria, Iruñeko merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu.
Olatzagutiak, Altsasurekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Ziordiarekin mendebaldean, eta Urbasako mendizerrarekin hegoaldean.
[aldatu] Historia
Napoleonen aurkako gerretan, 1810an Francisco Espoz y Minaren gerrillariek Lakuntza utzi eta Olaztin hartu zuten atsedena. 1811ko azaroan ere Olaztitik igaro ziren eta euren atzetik Abbé jeneralak agindutako 4.000 soldadu eta 300 zaldun.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 770 | 799 | 1.020 | 1.363 | 1.747 | 1.643 | 1.678 | 2.159 | 1.994 | 2.009 | 1.713 | 1.649 | 1.762 |
2008ko erroldaren arabera, 182 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,47a (Nafarroako batez-bestekoaren antzeko balioa).
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Olatzagutiko jaiak Uztailaren 26an ospatzen dira, Santa Anaren omenez.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an hauteskundeak Nafarroa Baik irabazi zituen eta Iñaki Mentxaka Berra aukeratu zuten alkate. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak 49 izan ziren (emandako guztien %5,43) eta boto zuriak 24 (%2,81a). Abstentzioa %33,70koa izan zen. Herrian suertatutako eztabaidengatik agintaldi horretan alkatetzan hiru aldiz aldaketa egon zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Nafarroa Bai | 432 | 5 |
| Eusko Abertzale Ekintza | 311 | 3 |
| PSN | 87 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan Bildu izan zen nagusi gehiengo osoaz.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Bildu | 382 | 5 |
| PSN | 231 | 3 |
| PP | 120 | 1 |
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Gartzia Ximenez Plaza, z/g
[aldatu] Alkateak
| Agintaldia | Alkatea | Alderdia |
|---|---|---|
| 1979-1983 | José Miguel Etxandia García | PCE |
| 1983-1987 | Marcelino Galparsoro Jauregi | Indep. |
| 1987-1991 | Francisco J. Baztarrika Navarro | Indep. |
| 1991-1995 | Juan Carlos Pinto Ondarra | Indep. |
| 1995-1999 | José Manuel Armendaritz Catalán | HB |
| 1999-2003 | Luis Alberto Besga Baltierra | EH |
| 2003-2007 | Blanca Artza Bergerandi | Indep. |
| 2007-2009 | Iñaki Mentxaka Berra | Nafarroa Bai |
| 2009 | Epifanio Marin Amiama | Nafarroa Bai |
| 2009-2010 | Rubén García San Román | Nafarroa Bai |
| 2010- 2011 | Juan Zufiaurre Mendoza | EAE |
| 2011-2015 | Gurutze Rodríguez Armendaritz | Bildu |
[aldatu] Zerbitzuak
Altsasun egoitza nagusia duen "Altsasu, Olazti eta Ziordiako Zerbitzuen Mankomunitatea", zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Olatzagutian.
[aldatu] Olatzagutiar ospetsuak
- Pedro Bengoetxea, 1928-, borrokalari profesionala
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia, Bilbon, 2009ko maia tzaren 29an onartua.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Olatzagutiari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Cementos Portland enpresaren webgunea.
- Inguraketa kalea Google Street View-n.
| Burundako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Ziordia · Olatzagutia · Altsasu · Urdiain· Iturmendi · Bakaiku |
||
|
|||||||