Olentzero
Olentzeroren irudia Hendaiako plazan. 2006. urtea. |
||
| Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak | ||
|---|---|---|
| Mota | Izaki Mitologikoa Jentila |
|
| Mitologia | Euskal mitologia | |
| Lekua | Euskal Herria | |
| Webgunea | http://www.olentzero.net | |
Olentzero[1] Euskal Herrian Eguberria iragartzen duen pertsonaia da, Eguberriaren bi zentzuetan: neguko solstizioa, betidanik; eta Jesusen etorrera, kristautasuna ezarri zenez geroztik. Tradizio batzuetan, bizirik iraun duen azken jentila da, basajaun eta basandererekin batera. Otsagin abenduaren 27an ospatzen da.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorria
Kristautasunaren aurreko pertsonaia dela dirudi, ziurrenik jentil bat. "Onentzaro", "Onontzaro" (Larraunen) edo "Orentzaro" (Leitza eta Berrueta aldean) izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; Lope Martinez de Isastik, XVII. mendeko aipu batean, onen-(tz)aro, hau da, «gauza onen garaia» esan nahi duela dio; eta, XX. mendean, Azkuek ere uste bera du.
Beste hipotesia, "eskean ibiltzeko garaia" da: "Oles egitea", agur egitea alegia, gabonetako eta Santa Ageda bezperako kopla zaharretan maiz agertzen den esapidea da (Zorion etxe honetako denoi/ oles egitera gatoz/ aterik ate ohitura zaharra/ aurten berritzeko asmoz); hortik oles-aroa, hau da, etxez etxe kantuan janari eta diru eskean ibiltzeko garaia, gero merendu edo afari legea egiteko. Olentzeroa < Oles (egiteko) aroa hipotesia Jose Maria Satrustegi etnografoaren oso gustukoa zen.
Julio Caro Baroja etnologoaren iritziz berriz, izena, eta batik bat hitz hasierako "O" hotsa, gabonetan kantatzen ziren elizako kantuekin lotua dago, maiz letra honekin hasten baitziren.
Azkenik, beste autore batzuen iritziz, "Olen" frantsesezko "noël" hitzaren metatesi batetik letorke, bainan forma lehena "Onen" da, ez "Olen".
[aldatu] Elezaharrak
Kondairaren arabera, Olentzero euskal mendietan bizi zen jentil bat zen. Behin, bere linukoek zerumuga aldean izar handi bat ikusi omen zuten, eta zer ote zen galdetu zioten beraien arteko zaharrenari. Agureak esan zienez, neguaren amaiera iragartzen zuen izar hark. Hasiera batean kantak "negua heldu dala" zioen arren, kristautasunaren eraginez "Jesus jaio zala" ugari erabilia da.
Kixmiren jaiotza (Jesus salbatzailea), alegia. Hala, jentil guztiek beren burua amildegitik behera botatzeko agindu zuen. Guztiek bete zuten esana, Olentzerok izan ezik. Honek Belenera jo zuen, Jesus gurtzera eta Euskal Herrira itzulirik, Jesusen Berri Ona zabaltzen hasi zen.
Kixmiren (Kristo) jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da gaur egun. Kostaldean, arrantzale ofiziokoa bezala ere ageri da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren eta jendearen sinesmenen arabera. Batzuek esanahi erlijiosoa nabarmentzen dute; beste batzuek berriz, gabonetako ezaugarri pagano edo sekular moduan nahiago dute. 50. hamarkadan, Iruñean egin zen estrainekoz Lesakan egiten den modura.
[aldatu] Azken urteotako berrikuntzak
[aldatu] Opari banatzaile
Azken hamarkada hauetan, beste herrialde batzuetan Bizarzuriri eta Hiru Erregeei eman zaien egitekoa hartu du Olentzerok Euskal Herrian: umeei Eguberriko opariak banatzea, alegia. Horrek eztabaidak piztu ditu Olentzerok jokatu beharreko rolaren eta izan beharreko irudiaren inguruan. Olentzero pipa-erretzailea, abarkaduna eta jale eta edale porrokatua, ez dator bat eguberrietako atzerritar pertsonaien txintxo itxurarekin, eta dendari batzuek Olentzero abstemio eta dotoreagoak jarri dituzte, Mendebaldean nagusitu diren kanonei jarraituz. Toki askotan, oraindik ere lastoz edo kartoiz egindako panpina etxez etxe eramaten da, diru eskean.
Leku batzuetan, abenduaren 24a baino lehen, Olentzero haurren gutunak jasotzen hasi da, Hiru Erregeek egiten duten bezalaxe. Berrikuntza hori ez da herri guztietara zabaldu.
[aldatu] Mari Domingiren senar edo mutilagun
Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingi haren emaztearen edo neskalagunaren rolean sartu dute Eguberri giroko ekitaldi ugaritan.[2][3][4][5][6] Hainbatek kritikatu du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.[7][8]
[aldatu] Kantak
Olentzeroren inguruan hainbat gabon abesti kantatzen dira, baina zalantzarik gabe Olentzeroren abesti hauxe da ezagunena:
|
|
|
[aldatu] Iruditegia
-
Olentzeroren panpina Bagatzako kaleetan
-
Olentzero Bilboko aireportuan
-
Olentzero Lezon (2007)
-
Olentzero Lezon (2010)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Olentzero da euskara batuan nagusitu den forma. Badira hain erabiliak ez diren beste batzuk: Olentzaro, Onentzero, Onentzaro, Onontzero eta Orentzaro.
- ↑ Oier Araolaza: «Nor zara zu, zer egin duzu Olentzerorekin?», Argia, 2066. zenbakia, 2006-12-10.
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Quién es Mari Domingi?», Ze berri?, Euskarabidearen aldizkaria, 80. zenbakia, 2009ko abendua.
- ↑ (Gaztelaniaz)«Berriz incorpora a Mari Domingi para dar protagonismo a la mujer en el desfile del Olentzero», El Correo, 2007-12-22.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Olentzero llegará por la Gran Vía el día 23 a un Arriaga que le recibirá envuelto en magia», El Mundo, 2010-12-16.
- ↑ Mikel Mujika: «Horra, Mari Domingi», Noticias de Gipuzkoa, 2009-12-12.
- ↑ «Mari Domingi, sra. de Olentzero», 2008-01-03.
- ↑ «Durangoko kartel matxista», Eibartarrak eztabaidagunea, 2008-11-12.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Olentzero.net, Iruña, Baiona eta Lesakako olentzerozaleen elkarteak.