Olentzero eta subilaren lapurreta

Wikipedia, Entziklopedia askea


Olentzero eta subilaren lapurreta 2005. urtean eginiko marrazki bizidunetako euskal filma da. Baleuko, S.L. eta Juanjo Elordik egin zuten Olentzero, gabonetako ipuina filmean hasitako bidea jarraituz.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Olentzerok bere subil magikoa erabiltzen du umeak ikusteko. Baina herrira gizon maltzur bat etorri eta bertako zuhaitzak eski pista bat egiteko bota ez ezik subila ere lapurtu du. Anjé umeak Olentzero lagunduko du subila berreskuratzen.

Ezaugarri teknikoak

Zuzendaritza Juanjo Elordi
Gidoia Unai Iturriaga
Ekoizlea Miguel Gómez-Tejedor
Musika José Ramón Gutiérrez
Zuzendari artistikoa Iván Oneka
Argazkilariak Andoni F. García
Edizioa Mikel Dones, Gorka Garcia, Ander Mendia, Alazne Portu eta Gorka Sesma
Bikoizketa Jose Felipe Auzmendi

Kanpo loturak